Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Maiatzak 29

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro». Ikasleetako batzuek hau zioten elkarren artean: «Zer ote da esaten digun hau: “Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro”, eta “Aitagana noa”? Zer esan nahi ote du horrako “gutxi barru” horrekin? Ez diogu antzik ere ematen zertaz ari den». Konturatu zen Jesus galdegin nahi ziotela, eta esan zien:
«Eztabaidan ari zarete zeuen artean esan dizuedan honetaz: “Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro”. Egi-egiaz diotsuet: Negar egingo duzue eta aieneka egongo zarete; mundua…

Maiatzak 28

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gauza asko dut oraindik zuei esateko, baina oraingoz ez zarete gai ulertzeko. Halere egiaren Espiritua etortzean, hark gidatuko zaituzte egia osoraino. Ez da bere kabuz mintzatuko, baizik eta entzungo duena esango dizue eta etorkizuna iragarriko. Hark nire aintza azalduko du, adieraziko dizuena niretik hartuko baitu. Aitak duen guztia nirea da; horregatik esan dizuet Espirituak niretik hartuko duela adieraziko dizuena».

Maiatzak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Orain, bidali ninduen Aitagana noa, eta zuetako inork ez dit nora noan galdetzen. Baizik eta hori esan dizuedalako, tristurak bete du zuen bihotza. Hala ere, egia diotsuet: hobe da zuentzat Ni joatea; izan ere, joaten ez banaiz, ez zaizue etorriko Laguntzailea. Joaten banaiz, ordea, bidali egingo dizuet. Hura etortzean, agerian jarriko du munduaren errua bekatuari, zuzentasunari eta epaiari buruz: bekatuari buruz, nigan sinesten ez duelako; zuzentasunari buruz, Aitagana noalako, eta ez nauzue gehiago ikusiko; epaiari buruz, mundu honetako buruzagia jadanik gaitzetsia dagoelako».

Maiatzak 26

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Nik Laguntzailea, jatorria Aitagan duen egiaren Espiritua, bidaliko dizuet Aitagandik. Hark, etortzean, aitormen egingo du nire alde. Eta zuek ere egingo duzue aitormen, hasieratik nirekin baitzaudete. Zuen sinesmenak huts egin ez dezan esan dizuet hau. Zeren eta judu-elkartetik bota egingo baitzaituztete; are gehiago, badator ordua, zuek hilko zaituztenak Jainkoari kultu ematen diola uste izango duena. Eta horrela jokatuko dute, ez Aita, ez Ni, ezagutu ez gaituztelako. Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen».

Maiatzak 25

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni maite nauenak gordeko du nire hitza; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan egingo dugu bizileku. Ni maite ez nauenak, ordea, ez ditu gordetzen nire hitzak. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali ninduen Aitarena baizik. Zuekin naizen artean esan dizuet hau. Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean; hark irakatsiko dizue dena eta gogoraraziko Nik esan dizuedan guztia. Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”…

Maiatzak 24

Aldi artan, Jesusek esan zien ikasleei: «Munduak gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen niri izan didala gorroto. Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen legez; baina Nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako. Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire hitza hartu badute, hartuko dute zuena ere. Nire izenagatik egingo dizuete hori guztia, bidali nauena ezagutzen ez dutelako».

Maiatzak 23

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez du inork maitasun handiagorik, bere bizia adiskideen alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, Nik agindua betetzen baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiak zer egiten duen; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazi didan guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Nik aukeratu zintuztedan zuek, eta eginkizun hau eman dizuet: fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela edonon; horrela, Aitari nire izenean eskatuko diozuen guztia emango dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita…

Maiatzak 22

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin».

Maiatzak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruiturik ematen ez duen aihena moztu egiten du Aitak, eta fruitu ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, Nik adierazi dizuedan hitzari esker. Zaudete nigan, Ni zuengan bezala. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, zuek ere ez, nigan ez bazaudete. Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait nigan badago, Ni harengan bezala, hark fruitu asko emango du; Ni gabe ezin baituzue ezer egin. Nigan ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezala; gero, bildu, sura bota eta erre…

Maiatzak 20

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Bakea uzten dizuet, neure bakea ematen; Nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez beldur izan. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztuko zinatekete Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa baita. Orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen. Ez dut jadanik luze hitz egingo zuekin, bai baitator mundu honetako buruzagia. Horrek ez du nire gain ahalmenik; baina munduak jakin behar du Nik maite dudala Aita eta Aitaren agindua bete egiten dudala».

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.