Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abenduak 25

Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza. Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu. Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren, munduak ez zuen ezagutu. Bereengana etorri…

Urtarrilak 9

Aldi hartan, herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen ez ote zen Joan Bataiatzailea Mesias izango. Joanek, ordea, guztiei zera adierazi zien:«Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Hark Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.» Herri guztia bataiatzen ari zen batean, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean ari zela, zerua zabaldu eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-irudian. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea; Zu zaitut atsegin.»

Urtarrilak 8

Aldi hartan, txalupatik jaitsi zenean, Jesusek jendetza handia ikusi zuen. Errukitu egin zitzaien, artzainik gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.

Berandu egin zelarik, ikasleak hurbildu eta honela esan zioten: «Leku bakartia da hau eta oso berandu da. Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.» Eta Jesusek: «Emaiezue zeuek jaten!» Haiek, orduan: «Berrehun denarioren ogia erostera joango al gara, bada, hauei jaten emateko?» Baina Jesusek hau esan zien: «Zenbat ogi dituzue? Zoazte ikustera!» Ikusi eta hauxe erantzun zioten: «Bost ogi, eta bi arrain ere bai.»Orduan, jende guztia belar gainean taldeka…

Urtarrilak 7

Egun haietan, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakin zuenean, Jesus Galileara baztertu zen. Baina, Nazaret utzirik, itsasbazterrean dagoen Kafarnaumen jarri zen bizitzen, Zabulon eta Neftaliren lurraldean. Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana: «Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsasondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, jentilen Galilea! Ilunpean zegoen herriak argi handia ikusi du; itzalpean bizi zirenei distira egin die argiak.» Ordutik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihotz-berri zaitezte, hurbil da-eta zeruetako erreinua.»

Galilea osoan barna ibili zen Jesus, hango sinagogetan irakasten, Jainkoaren erreinuari buruzko…

Urtarrilak 6

Jesus Judeako Belenen jaio zen Herodes erregearen garaian. Aldi hartan Mago batzuk etorri ziren sortaldetik Jerusalemera, zera galdezka: «Non da jaioberria den juduen erregea? Haren izarra ikusi dugu sortaldean, eta hura gurtzera gatoz.» Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, eta Jerusalem osoa ere harekin batera. Orduan, apaizburu eta lege-maisuak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. Haiek honela erantzun zioten: «Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak: “Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zugandik aterako baita buruzagia, Israel nire herriaren errege izango dena.”»

Orduan Herodesek,Magoei isilka dei eginik,izarra…

Urtarrilak 5

Aldi hartan,Jesusek Galilea aldera joatea erabaki zuen.Felipe aurkitu zuen eta hau esan zion: «Jarraitu niri.» Felipe Betsaidakoa zen, Andresen eta Pedroren herrikoa. Felipek Natanael aurkitu zuen, eta honela esan zion: «Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.» Eta Natanaelek: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?» Felipek: «Zatoz eta ikus!» Jesusek Natanael zetorkiola ikusi eta honela esan zuen: «Hona hemen benetako israeldarra, faltsukeriarik gabea.»«Nondik ezagutzen nauzu?» galdetu zion Natanaelek. «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean ikusi zintudan» erantzun zion Jesusek. Eta…

Urtarrilak 4

Aldi hartan, han zegoen Joan Bataiatzailea bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusirik, hau esan zien Joanek: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa.» Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. Jesusek, atzera begira eta jarraitzen ziotela ikusirik, zera gal detu zien: «Zeren bila zabiltzate?»Haiek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?»(Rabbik «Maisu» esan nahi du). Jesusek hau esan zien: «Zatozte eta ikusiko duzue.»
Joan ziren, non bizi zen ikusi eta harekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak inguru zen. Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonekin egin zuen topo lehenik, eta…

Urtarrilak 2

Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen, eta Hitza Jainko zen. Hitza hasieran Jainkoarekin zegoen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpean egiten du argi, baina ilunpeak ez zuen onartu.

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Testigu izatera etorria zen, argiaz testigantza egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, munduak ez zuen…

Urtarrilak 1

Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren Belenera, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose eta jaioberria askan etzana. Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. Mariak, be-rriz, gogoan jasotzen zituen gauza hauek guztiak, bere barruan hausnartuz.

Eta artzainak, entzun eta ikusi zutenagatik, Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, de na aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien. Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, «Jesus» ezarri zioten izena, sortu aurretik aingeruak esan bezala.

Abenduak 31

Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza.

Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin.

Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu.

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik.

Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren, munduak ez zuen ezagutu.

Bereengana etorri…