Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urtarrilak 8

Aldi hartan, Jesus Galileatik Jordanera etorri zen Joan Bataiatzaileagana, honek bataia zezan. Joanek, berriz, ez zion utzi nahi eta honela esan zion: «Ni naiz Zuk bataiatu beharrekoa, eta Zu al zatoz nigana?» Jesusek erantzun zion: «Utzi oraingoz; horrela bete behar baitugu Jainkoak nahi duen guztia». Orduan, Joanek utzi egin zion. Jesus, bataiatu eta berehala, uretatik atera zen. Horretan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen uso-irudian jaisten eta bere gainera etortzen. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; hau dut atsegin».

Urtarrilak 7

Egun haietan, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakin zuenean, Jesus Galileara baztertu zen. Baina, Nazaret utzirik, itsasbazterrean dagoen Kafarnaumen jarri zen bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Horrela bete zen Isaias profetak esana: «Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsasbidea, Jordanez beste aldean, jentilen Galilea. Ilunpean bizi zen herriak argi handia ikusi zuen; herio-itzalean bizi zirenei distira egin zien argiak». Ordutik hasi zen Jesus hots egiten: «Bihotz-berri zaitezte, hurbil da-eta Zeruetako Erreinua». Galilea osoan barna ibili zen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta herrian gaitz…

Urtarrilak 6

Jesus Judeako Betleemen jaio zen Herodes erregearen garaian. Aldi hartan Mago batzuk etorri ziren sortaldetik Jerusalemera, galdezka: «Non da jaioberria den juduen erregea? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta hura gurtzera gatoz». Berri honekin larritu zen Herodes erregea, eta Jerusalem osoa harekin batera. Orduan, apaizburuak eta lege-maisuak bildurik, Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. Haiek erantzun zioten: «Judeako Betleemen honela idatzi baitzuen profetak: “Eta zu, Judako Betleem ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zugandik aterako baita buruzagia, Israel nire herriaren errege izango dena”». Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu zitzaien…

Urtarrilak 5

Aldi hartan, Jesusek Galilea aldera joan nahi zuen. Felipe aurkitu zuen, eta honela esan zion: «Jarraitu niri». Felipe Betsaidakoa zen, Andresen eta Pedroren herrikoa. Felipek Natanael aurkitu zuen, eta hau esan zion: «Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu dugu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa». Natanaelek esan zion: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?». Felipek erantzun: «Zatoz eta ikus!» Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta hau esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi…

Urtarrilak 4

Aldi hartan, han zegoen Joan Bataiatzailea bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusirik, honela esan zien Joanek: «Horra Jainkoaren Bildotsa». Bi ikasleek, hori entzunik, Jesusi jarraitu zioten. Itzuli zen Jesus eta, jarraitzen ziotela ikusirik, hau esan zien: «Zeren bila zabiltzate?». Haiek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?» (Rabbik «Maisu» esan nahi du). Jesusek esan zien: «Zatozte eta ikusiko duzue». Joan ziren, ikusi zuten non bizi zen, eta harekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak inguru zen. Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietako bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonekin egin zuen topo lehenengo, eta zera esan zion…

Urtarrilak 3

Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurre tik aingeruak esan bezala. Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko. Izan ere, hau agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. Jauna ren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.

Urtarrilak 2

Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, judu-agintariek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?» Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?» Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?» Joanek, orduan: «Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala». Bidalitako haietako batzuk fariseuak ziren, eta hau galdetu zioten: «Zergatik bataiatzen duzu…

Urtarrilak 1

Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren Betleemera, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose eta haurra askan etzana. Ikusi zutenean, jakinarazi zuten haur hartaz esan zitzaiena. Entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren artzainek esaten zutenarekin. Mariak, berriz, gogoan jasotzen zituen gauza hauek guztiak, bere bihotzean hausnartuz. Eta artzainak Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, entzun eta ikusi zutenagatik; dena aingeruak esan bezala gertatu zitzaien. Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, «Jesus» ezarri zioten izena, sabelean sortu aurretik aingeruak esan bezala.

Abenduak 30

Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes erregea haurra hil nahian ibiliko baita». Jaiki zen, beraz, Jose, hartu zituen haurra eta ama gauez eta Egiptora joan zen. Han egon zen Herodes hil arte. Horrela bete zen Jaunak profetaren bidez esandakoa: «Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari». Herodes hil zenean, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri Egipton eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz Israelgo lurraldera, hilak baitira haurrari bizia kendu nahirik zebiltzanak». Jaiki zen, beraz, Jose, hartu zituen…

Abenduak 27

Asteko lehen-egunean, Maria Magdalena Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten». Atera ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta hilobirantz abiatu ziren. Biak batera zihoazen lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zen. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; hau, ordea, ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria…