Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, juduek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: Ni ez naiz Mesias. Haiek galdetu zioten: Nor zara, bada? Elias al zara? Joanek erantzun: Ez. Haiek, orduan: Etortzekoa den profeta al zara?. Eta hark: Ez. Berriro galdetu zioten: Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?. Joanek, orduan: Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala. Bidalitako haietako batzuk fariseuak ziren, eta galdetu zioten: Zergatik bataiatzen duzu, bada, ez bazara Mesias, ez…
Bilaketaren emaitzak
Urtarrilak 1
Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren Betleemera, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose eta haurra askan etzana. Ikusi zutenean, jakinarazi zuten haur hartaz esan zitzaiena. Entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren artzainek esaten zutenarekin. Mariak, berriz, gogoan jasotzen zituen gauza hauek guztiak, bere bihotzean hausnartuz. Eta artzainak Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, entzun eta ikusi zutenagatik; dena aingeruak esan bezala gertatu zitzaien. Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus ezarri zioten izena, sabelean sortu aurretik aingeruak esan bezala.
Abenduak 31
Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza. Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu. Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren, munduak ez zuen ezagutu. Bereengana etorri zen…
Abenduak 30
Aldi hartan, bazen profetesa bat Ana zeritzana, Fanuelen alaba, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zen; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Gau eta egun tenpluan egoten zen, barau eta otoitz, Jainkoa zerbitzatzen. Ordu hartan han gertatu zen, eta Jainkoa goresten eta haurraz mintzatzen hasi zitzaien Jerusalemen askatasunaren zain zeuden guztiei. Jesusen gurasoak, dena Jaunaren legeak agintzen duen bezala bete ondoren, Galileara itzuli ziren, beren herri Nazaretera. Haurra hazten eta indartzen zihoan, jakinduriaz betetzen ari zen eta Jainkoaren grazia berekin zuen.
Abenduak 29
Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziren urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituenean, Jerusalemera igo ziren jaietara, ohitura zen bezala. Jaiegunak bukaturik gurasoak etxerantz abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe. Erromeskideen artean zetorrelakoan, egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren taldeko ahaideen eta ezagunen artean. Eta aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren haren bila.
Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, irakasleen artean eseria, haiei entzuten eta galdezka. Entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik. Gurasoak, ikusi zutenean, harriturik…
Abenduak 28
Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes erregea haurra hil nahian ibiliko baita». Jaiki zen, beraz, Jose, hartu zituen haurra eta ama gauez eta Egiptora joan zen. Han egon zen Herodes hil arte. Horrela bete zen Jaunak profetaren bidez esandakoa: «Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari». Orduan, Herodes erregea, Magoek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Betleemen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, Magoek adierazitako denbora kontuan harturik. Honela bete zen Jeremias profetak esana…
Abenduak 27
Asteko lehen-egunean, Maria Magdalena Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten». Atera ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta hilobirantz abiatu ziren. Biak batera zihoazen lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zen. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; hau, ordea, ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste…
Abenduak 26
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Kontuz jendearekin! Auzitegietara eramango zaituztete eta sinagogetan zigorkatuko; agintarien eta erregeen aurrera eramango zaituztete nigatik, aitormen egin dezazuen haien eta jentilen aurrean. Eramaten zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez. Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka altxatuko dira eta hil egingo dituzte. Mundu guztiak gorroto izango dizue nigatik; baina azkeneraino irauten duena, horixe izango da salbatua».
Abenduak 25
Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza. Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu. Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren, munduak ez zuen ezagutu. Bereengana etorri zen…
Urtarrilak 7
Aldi hartan, honela hots egiten zuen Joan Bataiatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dena, eta ni ez naiz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bataiatu zaituztet; hark, ordea, Espiritu Santuaz bataiatuko zaituzte». Egun haietan, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik, eta Joanek bataiatu zuen Jordanen. Eta berehala, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen Jesusek eta Espiritu Santua, uso-irudian, bere gainera jaisten. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zara nire Semea, nire maitea; Zu zaitut atsegin».