Aldi hartan, Jesus Galileatik Jordanera etorri zen Joan Bataiatzaileagana, honek bataia zezan. Joanek, berriz, ez zion utzi nahi eta esan zion: «Ni naiz Zuk bataiatu beharrekoa, eta Zu al zatoz nigana?». Jesusek erantzun zion: «Utzi oraingoz; horrela bete behar baitugu Jainkoak nahi duen guztia». Orduan, Joanek utzi egin zion. Jesus, bataiatu eta berehala, uretik atera zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen uso-irudian jaisten eta bere gainera etortzen. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; hau dut atsegin».
Bilaketaren emaitzak
Urtarrilak 10
Aldi hartan, Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta haren izena lurralde hartan guztian zabaldu zen. Hango sinagogetan irakasten zuen, eta denek goresten zuten. Jesus Nazaretera, bera hazitako herrira, joan zen, eta larunbatean, ohi zuenez, sinagogan sartu eta zutik jarri zen irakurgaia egiteko. Isaias profetaren liburua eman zioten eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen: «Jaunaren Espiritua nire gainean dago, hark gantzutu bainau, behartsuei Berri Ona emateko. Gatibuei askatasuna eta itsuei ikusmena hots egitera bidali nau, zapalduei askatasuna ematera, Jaunaren onginahi-urtea hots egitera». Liburua bildu ondoren, laguntzaileari eman eta eseri zen. Denak…
Urtarrilak 9
Bost mila gizonak ase ondoren, Jesusek bere ikasleak ontzian sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. Jendea bidali ondoren, mendira joan zen, otoitz egitera. Ilundu zuenean, ontzia itsaso erdian zen, eta Jesus lehorrean, bera bakarrik. Ikasleak arraunean nekez ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera haiengana joan zen ur gainean oinez, haiei aurrea hartu nahian bezala. Ikasleak, ur gainean ibiltzen ikusi zutenean, mamua zelakoan, deiadarka hasi ziren; denek ikusi zuten eta erabat izutu ziren. Baina Jesus berehala mintzatu zitzaien: «Izan bihotz! Ni naiz; ez beldur izan!». Ontzira igo…
Urtarrilak 8
Aldi hartan, Jesusek jendetza handia ikusi zuen; erruki izan zituen, artzainik gabeko ardiak bezala baitziren, eta luzaro irakasten hasi zitzaien. Berandu egin baitzen, ikasleak hurbildu zitzaizkion, esanez:
«Leku bakartia da hau eta oso berandu da. Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten». Jesusek erantzun zien:
«Emaiezue zeuek jaten». Haiek, orduan: «Berrehun denarioren ogiak erostera joango al gara, bada, hauei jaten emateko?». Jesusek esan zien:
«Zenbat ogi duzue? Zoazte ikustera». Ikusi eta esan zioten: «Bost, eta bi arrain ere bai». Orduan, jende guztia belar gainean taldeka eserarazteko agindu zien. Ehunaka eta berrogeita hamarnaka eseri…
Urtarrilak 7
Egun haietan, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakin zuenean, Jesus Galileara baztertu zen. Baina, Nazaret utzirik, itsasbazterrean dagoen Kafarnaumen jarri zen bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Horrela bete zen Isaias profetak esana:
«Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsasbidea, Jordanez beste aldean, jentilen Galilea. Ilunpean bizi zen herriak argi handia ikusi zuen; herio-itzalean bizi zirenei distira egin zien argiak». Ordutik hasi zen Jesus hots egiten: «Bihotz-berri zaitezte, hurbil da- eta Zeruetako Erreinua». Galilea osoan barna ibili zen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta herrian gaitz…
Urtarrilak 6
Jesus Judeako Betleemen jaio zen Herodes erregearen garaian. Aldi hartan Mago batzuk etorri ziren sortaldetik Jerusalemera, galdezka: «Non da jaioberria den juduen erregea? Haren izarra ikusi dugu sortaldean, eta hura gurtzera gatoz». Berri honekin larritu zen Herodes erregea, eta Jerusalem osoa harekin batera. Orduan, apaizburuak eta lege-maisuak bildurik, Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. Haiek erantzun zioten: «Judeako Betleemen, honela idatzi baitzuen profetak: “Eta zu, Judako Betleem, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zugandik aterako baita buruzagia, nire herri Israelen errege izango dena”». Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu zitzaien…
Urtarrilak 5
Aldi hartan, Jesusek Galilea aldera joan nahi zuen. Felipe aurkitu zuen, eta esan zion: «Jarraitu niri». Felipe Betsaidakoa zen, Andresen eta Pedroren herrikoa.Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion:
«Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu dugu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa». Natanaelek esan zion: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?». Felipek erantzun:
«Zatoz eta ikus». Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?». Jesusek erantzun:
«Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi zintudan». Natanaelek…
Urtarrilak 4
Hasieran bazen Hitza eta Hitza Jainkoarekin zen eta Jainko zen Hitza Hitza hasieran Jainkoarekin zen Gauza guztiak haren bidez eginak dira eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin Hitzagan zen bizia eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik Hitza zen egiazko argia,mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena.Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren munduak ez zuen ezagutu Bereengana etorri zen eta bereek…
Urtarrilak 3
Hurrengo egunean, ikusi zuen Joan Bataiatzaileak Jesus beregana etortzen eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko bekatua kentzen duena. Honi buruz esan nuen nik: “Badator nire ondoren gizon bat, niri aurrea hartu didana, ni baino lehenagotik baitzen”. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, hura Israeli ager zekion etorri naiz». Eta aitormen hau egin zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gainean gelditzen zaiola ikusiko duzuna, hura da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Nik…
Urtarrilak 2
Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, juduek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?». Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?». Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?». Joanek, orduan:
«Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala». Bidalitako haietako batzuk fariseuak ziren, eta galdetu zioten: «Zergatik bataiatzen duzu, bada, ez bazara…