Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 4

Larunbata igaro eta asteko lehen-eguna argitzean, Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean, lurrikara handia izan zen; Jaunaren aingeru bat zerutik jaitsi zen eta, hurbildurik, harria irauli zuen eta gainean eseri. Tximista zirudien, eta elurra bezain zuria zuen soinekoa. Zaintzaileak beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren. Aingerua emakumeei mintzatu zitzaien:
«Zuek ez beldur izan. Badakit, Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. Ez dago hemen; piztu da, berak esan bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zen lekua. Zoazte bizkor haren ikasleei esatera: “Piztu da hilen artetik eta zuen aurretik joango da Galileara. Han ikusiko duzue”. Hau…

Apirilak 3

Getsemanin, Jesus preso hartu
eta loturik eraman.

K Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, maiz bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.
Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburuak eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Zuzi, argiontzi eta armez horniturik zihoazen. Jesusek, ondo baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera atera eta esan zien:
† «Noren bila zatozte?».
K Haiek erantzun:
S «Jesus Nazaretarraren bila».
K Hark orduan:
† «Ni naiz».
K Han zen guardiekin batean Judas saltzailea ere. Jesusek «Ni naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta…

Apirilak 2

Pazko-jaia gainean zen. Jesusek, mundu hau utzi eta Aitagana joateko ordua iritsi zitzaiola jakinik, munduan ziren beretarrak maite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Afaltzen ari ziren. Ordurako deabruak sartua zion buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, Aitak dena bere esku jarri ziola, Jainkoagandik etorria zela eta Jainkoagana zihoala jakinik, jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi zitzaien, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrogana iritsi zenean, honek esan zion: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?». Jesusek erantzun…

Apirilak 1

Aldi hartan, Hamabietako batek, Judas Iskariote zeritzanak, apaizburuengana joan eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue, Jesus zuei eskura emateagatik?» Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zioten. Orduz gero, Jesus haiei eskura emateko egokiera bila zebilen Judas. Legamiagabeko Ogien Jaiko lehen-egunean, ikasleek Jesusengana hurbildu eta galdetu zioten: «Non nahi duzu pazko-afarirako prestaketak egitea?». Jesusek erantzun zien: «Zoazte hirira, halakoagana, eta esaiozue: “Maisuak dio hurbil dela beraren ordua, eta zuen etxean ospatu nahi duela Pazkoa ikasleekin”». Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta pazko-afaria prestatu zuten. Ilunabarrean, mahaian zegoen…

Martxoak 31

Aldi hartan, ikasleekin mahaian eseria zegoela, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Zuetako batek salduko nau». Ikasleak elkarri begira jarri ziren, zeinez ari zen asmatu ezinik. Ikasleetako bat, Jesusek hain maite zuena, haren ondo-ondoan zegoen mahaian. Simon Pedrok keinu egin zion, zeinez ari zen galdetzeko adieraziz. Hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdetu zion: «Zein da, Jauna?». Jesusek erantzun zion: «Ogi- puska busti hau emango diodana, huraxe da». Eta ogi-puska bustiz, Judasi, Simon Iskarioteren semeari, eman zion. Eta ogi-puskarekin batera Satanas sartu zitzaion barrura. Orduan, Jesusek esan zion:
«Egin behar…

Martxoak 30

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen; han bizi zen Lazaro, Jesusek hilen artetik piztu zuena. Afaria eskaini zioten; Marta zerbitzatzen ari zen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat lurrun- usain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denarioan, eta dirua behartsuei eman?» (Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.)…

Martxoak 29

Aldi hartan, Pontzio Pilato Gobernariaren aurrera aurkeztu zuten Jesus. Gobernariak galdetu zion:
S «Juduen erregea al zara Zu?».
K Jesusek erantzun zion:
† «Zeuk diozu».
K Apaizburuak eta herriko zaharrak salatu eta salatu ari ziren Jesusen aurka, baina hark ez zuen hitzik erantzuten. Pilatok esan zion:
S «Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?».
K Jesusek salakuntza bakar bati ere ez baitzion erantzunik ematen, zeharo harriturik zegoen Gobernaria. Pazko-jai guztietan preso bat askatzeko ohitura zuen Gobernariak, herriak nahi zuena. Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas zeritzana. Herria bildu zenean, Pilatok galdetu zien:
S «Nor nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?».
K Bai baitzekien bekaitzez emana ziotela Jesus. Auzitegian eseririk zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion:
S «Ez egin ezer errugabe honi; asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».
K Baina apaizburuek eta herriko zaharrek jendea berotu zuten, Barrabasen askapena eta Jesusen heriotza eska zitzan. Gobernariak berriro galdetu zien:
S «Bietako zein nahi duzue askatzea?».
K Haiek erantzun:
S «Barrabas».
K Pilatok esan zien:
S «Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?»
K Denek erantzun zuten:
S «Josi gurutzean!».
K Eta hark:
S «Zer oker egin du, bada?».

Apirilak 19

Asteko lehen-egunean, goizean goiz, hilobira joan ziren emakumeak, prestaturik zituzten usain gozoko ukenduak eramanez. Hilobi-sarrerako harria iraulia aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden; hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ikaraz eta burumakur zeudela, gizaseme haiek esan zieten: «Zer zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen; piztu da. Gogora ezazue Galilean zegoela esan zizuena: Gizonaren Semea bekatarien esku utzi behar zutela eta gurutziltzatu, baina hirugarren egunean piztu egin behar zuela». Haiek Jesusen hitzez oroitu ziren. Eta, hilobitik itzulirik…

Apirilak 18

K Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, maiz bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.
Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburuak eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Zuzi, argiontzi eta armez horniturik zihoazen. Jesusek, ondo baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera atera eta esan zien:
† «Noren bila zatozte?.?
K Haiek erantzun:
S «Jesus Nazaretarraren bila».
K Hark orduan:
† «Ni naiz».
K Han zen guardiekin batean Judas saltzailea ere. Jesusek «Ni naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren. Berriro galdetu zien:
† «Noren…

Apirilak 17

Pazko-jaia gainean zen. Jesusek, mundu hau utzi eta Aitagana joateko ordua iritsi zitzaiola jakinik, munduan ziren beretarrak maite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Afaltzen ari ziren. Ordurako deabruak sartua zion buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, Aitak dena bere esku jarri ziola, Jainkoagandik etorria zela eta Jainkoagana zihoala jakinik, jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi zitzaien, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrogana iritsi zenean, honek esan zion: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?». Jesusek erantzun…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.