Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atseden. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Bilaketaren emaitzak
Abenduak 12
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».
Abenduak 11
Aldi hartan, Jesus irakasten ari zen. Han zeuden eseriak Galileako eta Judeako auzo guztietatik eta Jerusalemdik etorritako fariseu eta lege-maisu batzuk. Eta Jaunaren indarrak gaixoak sendatzera eragiten zion. Hartan, etorri ziren gizon batzuk elbarri bat ohatilan zekartela eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko. Baina jendetzagatik ez baitzuten aurkitzen nondik sartu, etxe gainera igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti eraitsi zuten erdira, Jesusen aurrera. Haien sinesmena ikusirik, Jesusek esan zuen: «Gizona, barkatuak dituzu bekatuak!». Lege-maisu eta fariseuek zioten beren baitan: «Nor dugu biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak…
Abenduak 10
Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen Berri Onaren hasiera. Isaias profetaren liburuan honela dago idatzia: «Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik, zuri bidea prestatzera. Mintzo bat oihuka ari da basamortuan: “Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari”». Hala agertu zen Joan basamortuan, bataiatzen eta bihotz-berritzeko bataioa hots egiten, bekatuen barkamenerako. Judea osotik eta Jerusalemdik harengana joaten zen jende guztia, eta, beren bekatuak aitorturik, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. Joan gamelu-larruz jantzia zebilen, eta gerrian larruzko uhala; matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari. Eta honela hots egiten zuen: «Nire ondoren dator…
Abenduak 9
Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara». Eta hamabi ikasleei dei egin eta ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Zoazte galduak dabiltzan Israel herriko ardietara. Eta bidean zoaztela, hots egin…
Abenduak 8
Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan zion: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak esan zion: «Ez beldur izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu, eta “Jesus” ipiniko diozu izena. Handia izango da; Goigoikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emango dio…
Abenduak 7
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire hitz hauek entzun, bai, baina betetzen ez dituena, bere etxea hondar gainean eraiki zuen gizon burugabearen antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; eta erori egin zen eta erabat…
Abenduak 6
Aldi hartan, Galileako itsasbazterrera joan zen Jesus; mendira igo eta han eseri zen. Jende asko hurbildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko eramanez; oinetan jartzen zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. Jendea harritua gelditu zen ikusten zuenaz: mutuak hizketan, besamotzak sendatuak, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren. Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badarama hiru egun nirekin eta ez du jatekorik. Ez ditut baraurik bidali nahi, bidean akitu ez daitezen». Ikasleek esan zioten: «Nondik atera guk basamortu honetan horrenbeste jende asetzeko lain ogi?». Jesusek esan zien…
Abenduak 5
Aldi hartan, Jesusek, Espiritu Santuaren pozez beterik, esan zuen: «Bedeinkatua zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak baizik». Eta ikasleengana itzulirik, esan zien beraiei bakarrik: «Zorionekoak, zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak. Hara Nik esan: Profeta eta errege askok ikusi nahi izan zuen zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun».
Abenduak 4
Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean». Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut». Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta hala egiten du». Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan, Israelen ez dut inorengan aurkitu…