Aldi hartan, Galileako itsasbazterrera joan zen Jesus; mendira igo eta han eseri zen. Jende asko hurbildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko eramanez; oinetan jartzen zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. Jendea harritua gelditu zen ikusten zuenaz: mutuak hizketan, besamotzak sendatuak, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren. Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badarama hiru egun nirekin eta ez du jatekorik. Ez ditut baraurik bidali nahi, bidean akitu ez daitezen». Ikasleek esan zioten: «Nondik atera guk basamortu honetan horrenbeste jende asetzeko lain ogi?». Jesusek esan zien…
Bilaketaren emaitzak
Abenduak 3
Aldi hartan, Jesusek, Espiritu Santuaren pozez beterik, esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak baizik». Eta ikasleengana itzulirik, esan zien haiei bakarrik: «Zorionekoak, zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak. Hara zer diotsuedan: profeta eta errege askok ikusi nahi izan zuen zuek ikusten duzuena, baina ez zuen ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuen entzun».
Abenduak 2
Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean». Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut». Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta hala egiten du». Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan, Israelen ez dut inorengan aurkitu…
Abenduak 1
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Seinaleak izango dira eguzkian, ilargian eta izarretan, eta estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez aztoraturik. Arnasarik gabe geldituko da jendea, munduari gainera datorkionaren beldurrez, ortzia ere dardaratuko baita. Orduan, Gizonaren Semea indartsu eta aintza handiz hodeian etortzen ikusiko dute. Hori guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta jaso burua, hurbiltzen ari baita zuen askapena. Zabiltzate, bada, kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean gainera etor ez dakizuen, sarea bezala etorriko baita lurrean bizi diren…
Abenduak 24
Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan zion: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak esan zion: «Ez beldur izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu, eta “Jesus” ipiniko diozu izena. Handia izango da; Goigoikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emango dio; Jakoben…
Abenduak 23
Haurra izateko denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia agertu zion Jaunak, eta zorionak ematen zizkioten. Jaio eta zortzigarren egunera, haurra erdaintzera eraman zuten, eta aitaren izena jarri nahi zioten, Zakarias. Amak, ordea, esan zuen: «Ez! Joan izango du izena». Esan zioten: «Ez duzue senitartean inor izen hori duenik». Orduan, aitari keinuka galdetu zioten zein izen eman nahi zion haurrari. Eta hark oholtxo bat eskatu eta idatzi zuen: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren. Bat-batean mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta hitz egiten hasi zen eta Jainkoa goresten. Beldurrak hartu zituen auzoko…
Abenduak 22
Aldi hartan, Mariak esan zuen: «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Horregatik, dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak; santua da haren izena, eta haren errukia gizaldiz gizaldi begirune diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, buru-harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkietatik ahaltsuak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak eta esku-hutsik bidali aberatsak. Lagun etorri zaio bere morroi Israeli, bere errukiaz oroiturik; hala zien gure gurasoei hitzemana, Abrahami eta ondorengoei betiko esana»…
Abenduak 21
Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».
Abenduak 20
Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret deritzan Galileako herri batera, birjina batengana; Daviden etxeko Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen birjina, eta Maria zuen izena. Aingeruak, haren etxean sarturik, esan zion; «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria, hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak, orduan: «Ez izan beldurrik, Maria; Jainkoaren ederra aurkitu duzu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu; eta “Jesus” ezarriko diozu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak haren aita Daviden errege aulkia emango dio; Jakoben etxean…
Abenduak 19
Judeako errege Herodesen egunetan, bazen Zakarias izeneko apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea Aaronen ondorengoa zen eta Elisabet zuen izena. Biak zintzoak ziren Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin gabe betez bizi ziren. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Elisabet eta biak urteetan aurreratuak. Behin batean, Zakarias bere sailekoekin Jainkoaren aurrean apaizzerbitzua egiten ari zelarik, Jaunaren santutegian sartzea egokitu zitzaion, apaizen ohituren arabera, intsentsua eskaintzera. Intsentsua eskaintzen ari zen bitartean, herri osoa otoitzean ari zen atarian. Hartan, Jaunaren aingerua agertu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen…