Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abenduak 4

Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, Jain koaren erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, errukitu egin zen, nekatuta eta lur jota baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei honela esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara».
Eta hamabi ikasleei dei egin eta ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hamabi hauek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Zoazte galduak dabiltzan Israel herriko ardiengana. Eta…

Abenduak 3

Aldi hartan, Jesus handik ateratzean, bi itsuk jarraitu zioten, oihuka: «Erruki zakizkigu, Dabiden Seme!» Etxera heltzean, itsuak hurbildu zitzaizkion eta Jesusek hau galdetu zien: «Sinesten al duzue hori egin dezakedala?» «Bai, Jauna» erantzun zioten.
Orduan, begiak ukitu zizkien, honela esanez: «Gerta bekizue sinesten duzuen bezala». Eta ireki egin zitzaizkien begiak. Jesusek zorrotz agindu zien: «Kontuz gero! Ez dezala inork ere jakin». Baina haiek, atera orduko, eskualde guztian eman zuten Jesusen berri.

Abenduak 2

Aldi hartan, Jesusek hau esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea Jainkoaren erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea.
Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri ziren, haizeak jo zuen eta eraso egin zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen.

Nire hitz hauek entzun, bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon burugabearen antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, haizeak jo eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen…

Abenduak 1

Aldi hartan, Galileako itsasbazterrera joan zen Jesus; mendira igo eta han eseri zen. Jendetza handia hurbildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko eramanez; oinetan jartzen zizkioten eta hark sendatu egiten zituen. Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, besamotzak sendatuak, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.
Jesusek ikasleei dei egin eta honela esan zien: «Errukia ematen dit jende honek; badaramate hiru egun nirekin eta ez dute jateko ezer. Ez ditut baraurik bidali nahi, bidean aki tu ez daitezen».
Ikasleek hau esan zioten: «Nondik atera guk basamortu honetan horrenbeste…

Azaroak 30

Aldi hartan, Jesusek, Galileako itsasbazterrean barna zebilela, bi anaia ikusi zituen, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.

Aurreraxeago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta haren anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen; eta dei egin zien. Haiek, berehala, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.

Azaroak 29

Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri
zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean».
Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut».

Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina
esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon
arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten
da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta
hala egiten du».

Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan,
Israelen ez dut inorengan aurkitu…

Azaroak 28

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Seinaleak izango dira eguzkian, ilargian eta izarretan, eta estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orroaz eta olatuen indarrez aztoraturik. Arnasarik gabe geldituko da jendea, munduari gainera datorkionaren beldurrez, ortzia ere dardaratuko baita.

Orduan, Gizonaren Semea indartsu eta aintza handiz hodeian etortzen ikusiko dute. Hori guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta jaso burua, hurbiltzen ari baita zuen askapena.

Zabiltzate, bada, kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean gainera etor ez dakizuen, sarea bezala etorriko baita lurrean bizi diren…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.