Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abenduak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».

Abenduak 5

Aldi hartan, Jesus irakasten ari zen. Han zeuden eserita Galileako eta Judeako auzo guztietatik eta Jerusalemetik etorritako fariseu eta lege-maisu batzuk. Eta Jaunaren indarrak gaixoak sendatzera eragiten zion. Hartan, etorri ziren gizon batzuk elbarri bat ohatilan zekartela eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko. Baina jendetzagatik nondik sartu ez baitzuten aurkitzen, etxe gainera igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti eraitsi zuten erdira, Jesusen aurrera. Haien sinesmena ikusirik, Jesusek hau esan zuen: «Gizona, barkatuak dituzu bekatuak!» Lege-maisu eta fariseuek zioten beren baitan: «Nor dugu biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak…

Abenduak 4

Egun haietan, Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan agertu zen, hots eginez: «Bihotz berri zaitezte, hurbil da-eta zeruetako erreinua!» Honengatik esana zuen Isaiasek: «Mintzo bat oihuka ari da basamortuan: Urra ezazue bidea Jaunarentzat, zuzendu haren bidexkak!» Joanek gamelu-larruzkoa zuen jantzia, eta gerrian, larruzko gerrikoa, eta matxinsaltoak eta basa-eztia zituen janari. Jerusalemetik, Judea osotik eta Jordan aldetik harengana joaten zen jende guztia; haiek aitortzen zituzten beren bekatuak, eta hark bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. Baina Joanek, fariseu eta saduzear asko bere bataioa hartzera zetozkiola ikusirik, hau esan zien: «Sugekumeok! Nork irakatsi dizue…

Abenduak 3

Aldi hartan, herriz herri eta auzorik auzo zebilen Jesus, hango sinagogetan irakasten, erreinuari buruzko Berri Ona hots egiten eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. Jendetza ikustean, erruki izan zuen, nekatua eta lur joa baitzegoen jende hura, artzainik gabeko ardiak bezala. Orduan, ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara». Eta hamabi ikasleei dei egin eta ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. Hamabi horiek bidali zituen Jesusek, ohar hauek eginez: «Zoazte galduak dabiltzan Israel herriko ardietara. Eta bidean zoaztela, hots egin…

Abenduak 2

Aldi hartan, Jesus handik ateratzean, bi itsuk jarraitu zioten, oihuka: «Erruki zakizkigu, Daviden Seme!». Etxera heltzean, itsuak hurbildu zitzaizkion eta Jesusek esan zien: «Sinesten al duzue hori egin dezakedala?». Haiek erantzun: «Bai, Jauna». Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez: «Gerta bekizue sinesten duzuen bezala». Eta ireki egin zitzaizkien begiak. Jesusek zorrotz agindu zien: «Begira, gero, ez dezala inork ere jakin». Baina haiek, atera orduko, eskualde guztian eman zuten Jesusen berri.

Abenduak 1

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, bere etxea hondar gainean eraiki zuen gizon burugabearen antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; eta erori egin zen eta erabat…

Azaroak 30

Aldi hartan, Jesusek, Galileako itsasbazterrean barna zebilela, bi anaia ikusi zituen, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta haren anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen; eta dei egin zien. Haiek, berehala, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.

Azaroak 29

Aldi hartan, Jesusek, Espiritu Santuaren pozez beterik, esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak baizik». Eta ikasleengana itzulirik, esan zien haiei bakarrik: «Zorionekoak, zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak. Hara zer diotsuedan: profeta eta errege askok ikusi nahi izan zuen zuek ikusten duzuena, baina ez zuen ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuen entzun».

Azaroak 28

Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean». Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut». Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta hala egiten du». Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan, Israelen ez dut inorengan aurkitu…

Azaroak 27

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Uholde aurreko egunetan jan-edanean zebilen jendea, eta ezkondu egiten ziren gizon-emakumeak, Noe ontzian sartu zen eguneraino; eta ez ziren konturatu, uholdea etorri eta guztiak eraman zituen arte. Horrela izango da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere. Orduan, bi gizon izango dira soroan: bata hartu egingo dute eta bestea utzi; bi emakume ariko dira errotarrian: bata hartu egingo dute eta bestea utzi. Zaudete erne, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein ordutan etorriko den lapurra, erne egongo…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.