Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abenduak 24

Aldi hartan, Zakarias, Joan haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena! Salbamen-indarra digu eman bere morroi Daviden etxean. Hala hitzemana zuen antzinatik bere profeta santuen ahoz: salbatuko gintuela geure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela agertu du gure gurasoenganako errukia eta oroitu da bere itun santuaz, gure guraso Abrahami egindako zinaz: berak emango zigula, etsaien eskutik askaturik, beldur gabe bera zerbitzatzea, santu eta zuzen izanez haren aurrean geure bizitza guztian.

Zuri, berriz, haurtxo horri, Goi-goikoaren profeta…

Abenduak 23

Haurra izateko denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia agertu zion Jaunak, eta zorionak ematen zizkioten. Jaio eta zortzigarren egunera, haurra erdaintzera eraman zuten, eta aitaren izena jarri nahi zioten, Zakarias. Amak, ordea, esan zuen: «Ez! Joan izango du izena». Esan zioten: «Ez duzue senitartean inor izen hori duenik». Orduan, aitari keinuka galdetu zioten zein izen eman nahi Zion haurrari. Eta hark oholtxo bat eskatu eta idatzi zuen: «Joan du izena».

Denak harriturik gelditu ziren. Bat-batean mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta hitz egiten hasi zen eta Jainkoa goresten. Beldurrak hartu zituen auzoko…

Abenduak 22

Aldi hartan, Mariak esan zuen:
«Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin baitizkit Ahalguztidunak:
Santua da haren izena,
eta haren errukia gizaldiz gizaldi,
beldur diotenengana.
Bere besoaren indarra erabili du,
buruharroak suntsitu ditu;
bota ditu beren aulkitik handikiak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali asko zutenak.
Bere gain hartu du Israel, bere morroia,
errukia gogora zaiola;
gure gurasoei hala zien hitzemana,
Abrahami eta…

Abenduak 21

Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.

Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».

Abenduak 20

Handik sei hilabetera, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitz-emana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan zion: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu zen Maria hitz haiek entzutean, eta pentsatzen jarri zen, zer izan ote zitekeen halako agur hura. Aingeruak esan zion: «Ez beldur izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu, eta “Jesus” ipiniko diozu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia…

Abenduak 19

Judeako errege Herodesen egunetan, bazen Zakarias izeneko apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea Aaronen ondorengoa zen eta Elisabet zuen izena. Biak zintzoak ziren Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta lege guztiak huts egin gabe betez bizi ziren. Ez zuten haurrik, agorra baitzen Elisabet eta biak urteetan aurreratuak. Behin batean, Zakarias bere sailekoekin Jainkoaren aurrean apaiz-zerbitzua egiten ari zelarik, Jaunaren santutegian sartzea egokitu zitzaion, apaizen ohituren arabera, intsentsua eskaintzera. Intsentsua eskaintzen ari zen bitartean, herri osoa otoitzean ari zen atarian. Hartan, Jaunaren aingerua agertu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen…

Abenduak 18

Jesu Kristoren jaiotza honela gertatu zen: Jesusen ama Maria, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoela, elkarrekin bizi izan baino lehen, haurdun aurkitu zen Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa baitzen eta ez baitzuen bere emaztea salatu nahi, isilka utzi eta joatea erabaki zuen. Baina, asmo hori gogoan zerabilela, Jainkoaren aingerua ametsetan azaldu eta honela esan zion: «Daviden seme Jose: ez izan beldurrik, Maria, zeure emaztea, etxean hartzeko, sabelean daraman haurra Espiritu Santuagandik baitator. Semea izango du, eta zuk “Jesus” ezarriko diozu izena, horrek salbatuko baitu bere herria bekatuetatik». Hau guztia gertatu zen, Jaunak profetaren…

Abenduak 17

Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesu Kristoren jatorri-liburua. Abrahamek Isaak sortu zuen, Isaakek Jakob, Jakobek Juda eta haren senideak; Judak Tamarrengandik Fares eta Zara sortu zituen, Faresek Esrom, Esromek Aram, Aramek Aminadab, Aminadabek Naason, Naasonek Salmon; Salmonek Rahabengandik Booz sortu zuen, Boozek Rutengandik Obed, Obedek Jese, Jesek David erregea. Davidek Uriasen emazte izanagandik Salomon sortu zuen, Salomonek Roboam, Roboamek Abia, Abiak Asaf, Asafek Josafat, Josafatek Joram, Joramek Ozias, Oziasek Joatam, Joatamek Akaz, Akazek Ezekias, Ezekiasek Manases, Manasesek Amon, Amonek Josias; Josiasek Babiloniako erbestealdian Jekonias eta haren senideak…

Abenduak 16

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Bidali zenizkioten zuek mandatariak Joani, eta hark aitormen egin zion egiari. Nik ez dut inongo gizakiren aitormen-beharrik; zuek salba zaitezten esaten dut hori. Argi-zuzi piztua eta distiratsua zen Joan, eta zuek, alditxo batez, haren argian poz hartu nahi izan duzue. Baina Nik badut Joanen aitormena baino hoberik: Aitak betetzeko eman dizkidan egintzak; nire egintza hauek egiten didate aitormen: Aitak bidali nauela».

Abenduak 15

Joanen mezulariek alde egin zutenean, Joanez mintzatzen hasi zitzaion Jesus jendeari: «Zer ikustera atera zineten basamortura? Haizeak astintzen duen kanabera bat? Edota zer ikustera atera zineten? Apain jantzitako gizon bat? Apain janzten direnak eta atseginkerietan bizi direnak, errege-jauregietan egoten dira. Zer ikustera atera zineten, bada? Profeta bat? Baietz diotsuet, eta profeta baino handiagoa den bat. Horrentzat baitago idatzirik: “Begira, hor bidaltzen dut neure mezularia zure aurretik, zuri bidea prestatzera”. Horra Nik esan: ez da sortu amaren semerik, Joan baino handiagorik. Hala ere, Jainkoaren erreinuan txikiena, hura baino handiago da». Hori entzunik, herri…