GURERATUAK

Beste hizkuntza askotatik euskaratutako otoitzak, biziberritzen gaituena unibertsala delako
Ama Lurrari otoitza

Ama Lurrari otoitza

Ama Lur bedeinkatua,
Arnasa eta bihotza duten gauzen sortzailea,
Gaur hemen eta orain ohore egiten dizut,
Nire bihotzaren taupadetan sentitzen…

Maitatzen ikasteko otoitza

Adiskidetzea

Zuzenaren odola
eta gaiztoarena
zure bihotzetik pasatzen dira.

Kolpatzen duenaren bizkarra
eta zartakoa jasotzen duena
zure gorputzaren zati dira.

Ama Lurrari otoitza

Ez duzu eskurik

Jesus, ez duzu eskurik..
Gure eskuak bakarrik dituzu justizia
bizi den mundua eraikitzeko.

Jesus, ez duzu oinik.
Gure oinak bakarrik dituzu
askatasuna eta maitasuna abiarazteko.

Jesus, ez duzu ezpainik.
Gure ezpainak dituzu behartsuei
Berri Ona zabaltzeko.