Egun hartan, ilunabarrean, Jesusek esan zien ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera ». Jendea utzi eta ontzian eraman zuten Jesus, zegoen bezala. Beste ontzi batzuek ere jarraitu zioten. Horretan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta olatuek ontzia jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoen, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: «Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?». Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!». Gelditu zen haizea, eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan zien: «Zergatik beldur hori? Ez al duzue oraindik sinesmenik?». Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau…
Bilaketaren emaitzak
Ekainak 22
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maiteko, edota bati leial izango zaio eta bestea ez du aintzat hartuko. Ezin zarete Jainkoaren eta diruaren morroi izan. Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al duzue zuek haiek baino askoz gehiago balio? Asko kezkatuta ere, zuetako nork luza lezake apurtxo bat bizitza? Eta jantziaz, zergatik kezkatu? Begira…
Ekainak 21
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez pilatu mundu honetan zeuen ondasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen. Pilatu zeruan zeuen ondasunak, han ez baititu sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen ere. Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han. Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Baina begia gaixo baduzu, zure gorputz osoa ere ilunpetan ibiliko da. Beraz, zure barruan argi izan behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!».
Ekainak 20
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Otoitz egitean, ez jardun esan eta esan, jentilak bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan haien antzeko, badaki-eta zuen Aitak zer behar duzuen, zuek eske hasi baino lehen. Beraz, zuek honela egingo duzue otoitz: “Gure Aita, zeruetan zarena: santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, geuk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, ez gaitzazu utzi tentaldian erortzen, baina atera gaitzazu gaitzetik”. Izan ere, zuek besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko…
Ekainak 19
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Begira, gero: ez egin zeuen egintza onak jendaurrean, ikus zaitzaten! Bestela, ez duzue zeruetan dagoen Aitaren saririk izango.Limosna ematean, beraz, ez ibili aurretik turuta jotzen, itxurazaleak sinagogetan eta kaleetan ibiltzen diren bezala, jendeak txalotu ditzan. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zuk limosna ematean, ordea, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala; horiek sinagogetan eta plaza-ertzetan zutik otoitz egitea maite baitute, jendeak ikus ditzan. Egia…
Ekainak 18
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Maita ezazu zeure lagun hurkoa eta gorrota zeure etsaia”. Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zeuen etsaiak eta egin otoitz eraso egiten dizuetenen alde, zeruetan dagoen zeuen Aitaren seme-alaba izan zaitezten, hark gaiztoentzat eta zintzoentzat ateratzen baitu eguzkia eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat egiten euria. Izan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, beraz, guztiz…
Ekainak 17
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain”. Nik, ordea, hau diotsuet: Gaizkileari ez erantzun gaizki; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila berarekin. Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu».
Ekainak 16
Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Jainkoaren erreinua gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzekoa da; hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta garatu egiten da, hark nola ez dakiela. Lurrak berez ematen du fruitua: lehenengo landarea, gero galburua eta, azkenik, alea galburua betean. Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta». Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erreinua? Zein parabolaren bidez adieraz genezake? Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da; erein eta gero, ordea, gora egiten du eta beste barazki guztiak baino handiagoa egiten da; eta hain…
Ekainak 15
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindu zitzaiena: “Ez egin gezurrezko zinik”, eta “bete Jaunari egindako zinak”. Nik, ordea, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruagatik, Jainkoaren tronua baita; ez lurragatik, haren oin-aulkia baita; ezta Jerusalemengatik ere, Errege handiaren hiria da eta. Ez egin zinik zeure buruagatik ere, ez baitezakezu zeure ile bakar bat ere zuri edo beltz bihurtu. Zuek esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean; gainerakoa gaiztoagandik dator».
Ekainak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Ez egin adulteriorik”. Nik, ordea, hau diotsuet: Emakumeari irrikaz begiratzen dionak egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. Agindua dago hau ere: “Emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria”. Nik, ordea, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legez kontra elkartuak ez badira behintzat– adulteriora bultzatzen du…