Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Otsailak 5

Aldi hartan, Jesus Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako ezer ez hartzeko agindu zien, makila besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eraman zitzatela; baina aldatzeko soinekorik ez. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez badizuete, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, haien kontrako seinaletzat». Joan ziren, bada, Hamabiak eta Berri Ona hots egin zuten, jendea bihotz-berri zedin. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz gantzutuz.

Otsailak 4

Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok, harriturik, hau zioen: «Nondik du honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Hau ez al da, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez al dira hemen gure artean bizi?». Eta ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profetari edonon ematen diote ohore, bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik». Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen, eskuak gainean ezarriz. Eta harriturik zegoen haien sinesgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zen, irakasten.

Otsailak 3

Aldi hartan, Jesus itsasoaz bestaldera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion. Oraindik itsaso ondoan zegoela, sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik, arren eta arren eskatzen zion: «Alabatxoa hilzorian dut; zatoz haren gainean eskuak ezartzera, senda dadin eta bizi». Jesus harekin abiatu zen. Jende asko zihoakion ondoren, estutzen. Bazen han emakume bat, hamabi urte haietan odol-jarioz zegoena. Hamaika sendagileren eskuetan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan. Jesusen berri entzunda, jende artean atzetik joan eta jantzia…

Otsailak 2

Moisesen legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaionean, gurasoek Jerusalemera eraman zuten Jesus, Jaunari aurkezteko. Izan ere, honela dago agindua Jaunaren legean: «Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko dizkiozue». Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini behar zuten: «Bi usapal edota bi usakume». Bazen Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen, eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunaren Mesias ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zen. Legeak agintzen zuena betetzeko gurasoek Jesus haurra tenplura eraman zutenean, Simeonek haurra…

Otsailak 1

Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
«Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, beraiek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotzez garbi direnak, beraiek ikusiko baitute Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasango dutenak, berena baitute…

Urtarrilak 31

Egun hartan, ilunabarrean, Jesusek esan zien ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jendea utzi eta ontzian eraman zuten Jesus, zegoen bezala. Beste ontzi batzuek ere jarraitu zioten. Horretan, haize- bolada zakarra atera zuen, eta olatuek ontzia jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoen, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: «Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?». Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!». Gelditu zen haizea, eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan zien: «Zergatik beldur hori? Ez al duzue oraindik sinesmenik?». Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau…

Urtarrilak 30

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Jainkoaren erreinua, lurrean hazia ereiten duen gizonaren antzekoa da: gizona lo dago gauez eta jaikitzen da goizean; hazia ernetzen da eta hazten doa, eta gizonak ez daki nola. Bere-berez ematen du lurrak uzta: lehenengo lastoa, gero burua eta ondoren galburuaren beteko alea. Eta, alea prest dagoenean, igitaia eransten zaio, helduak baitaude gariak». Beste hau ere esan zien: «Zeren antzekoa dela esango dugu zeruko erreinua? Zer parabolatan adieraziko dugu? Mostaza haziaren antzekoa da: lurrean ereiten denean, hazirik txikiena da, baina jaiotzen denean, gora doa, eta barazki guztiak baino handiago egiten da; adar handiak botatzen ditu…

Urtarrilak 29

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Lakaripean edota ohe azpian ipintzeko pizten ote da kriseilua? Ez ote da argimutilaren gainean ipintzeko pizten? Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere argitaratuko ez denik. Entzuteko belarririk duenak, entzun beza!». Beste hau ere esan zien: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai. Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, duen apurra ere kendu».

Urtarrilak 28

Aldi hartan, Jesus berriz ere irakasten hasi zen itsasertzean. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, urean zegoen txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, lehorrean zegoen, itsasbazterrean. Gauza asko irakatsi zien parabola bidez hitz eginez. Honela ari zitzaien bere irakastaldian: «Entzun! Behin batean, atera zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide- bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen lekuan, eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen; baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. Beste zenbait ale sasi artean erori zen…

Urtarrilak 27

Aldi hartan, Jesusen ama eta anai-arrebak etorri ziren eta, kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten. Jende asko zegoen Jesusen inguruan eserita, eta esan zioten: «Aizu, hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak, zeure bila». Jesusek erantzun zuen: «Zein dira nire ama eta anai-arrebak?». Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen: «Hauek ditut Nik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut Nik anaia, arreba eta ama».

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.