Aldi hartan, Pedrok, itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?», galdetu ziona. Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi: «Jauna, eta hori zer?». Jesusek erantzun zion: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri». Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua sortu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?». Ikasle huraxe da gauza hauez guztiez testigantza egiten duena eta idatzi dituena, eta badakigu egiazkoa dela…
Bilaketaren emaitzak
Maiatzak 17
Jesusek, ikasleei agertu eta haiekin gosaldu ondoren, esan zion Simon Pedrori: «Simon, Joanen semea, hauek baino maiteago al nauzu?». Hark erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala». Jesusek, orduan: «Bazka itzazu nire bildotsak». Bigarrenez galdetu zion Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nauzu?». Hark erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala». Jesusek, orduan: «Zaindu itzazu nire ardiak». Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nauzu?». Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: «Jauna, Zuk dena dakizu; Zuk badakizu maite zaitudala». Orduan, Jesusek esan zion: «Bazka itzazu nire ardiak…
Maiatzak 16
Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu hori, ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita hauen hitzaren bidez nigan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu denak bat izan daitezela. Aita, Zu nirekin eta Ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin, munduak sinets dezan Zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet Nik, bat izan daitezen, Gu biok bat garen bezala: Ni hauekin bat eta Zu nirekin bat. Horrela guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du Zuk bidali nauzula eta Ni maitatu nauzun bezala maitatu dituzula hauek ere. Aita, Zuk eman dizkidazunak Ni nagoen tokian nirekin egotea nahi dut…
Maiatzak 15
Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu horrek, zaindu itzazu zeure ahalmenaz Zeuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen Gu Geu bat garen bezala. Hauekin izan naizen bitartean, Nik zaindu ditut zeure izenean eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta ez da bat ere galdu, galdu behar zuena baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da. Orain, ordea, zugana noa. Oraindik munduan nagoela esaten dut hau guztia, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan dezaten. Zure hitza eman diet Nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, Gaiztoagandik…
Maiatzak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin. Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez du inork maitasun handiagorik, bere bizia adiskideen alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, Nik agindua betetzen baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiak zer…
Maiatzak 13
Aldi hartan, ikasleek esan zioten Jesusi: «Orain bai argi hitz egiten duzula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; horregatik sinesten dugu Jainkoagandik etorri zarela». Jesusek erantzun zien: «Orain sinesten duzuela? Hara, badator ordua, hobeki esan, etorria da, nor bere aldetik joanez sakabanatu eta Ni bakarrik utziko nauzuen ordua. Baina Ni ez nago bakarrik, neurekin baitut Aita. Hau esan dizuet, nigan bakea izan dezazuen. Izango duzue larrialdirik munduan; baina izan adore, garaitu dut Nik mundua».
Maiatzak 12
Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete, eta sendatu egingo dira». Horrela mintzatu ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinaldean eseri zen. Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren Berri Ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten…
Maiatzak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Aitari zerbait nire izenean eskatzen badiozue, emango dizue. Orain arte ez diozue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin. Orain arte irudi bidez hitz egin dizuet; baina badator ordua irudi bidez hitz egingo ez dizuedana, baizik eta argi eta garbi emango dizuet Aitaren berri. Egun hartan nire izenean eskatuko duzue, eta ez dizuet esaten Nik Aitari zuen alde eskatuko diodala; zeren Aitak berak maite baitzaituzte, zuek Ni maite izan nauzuelako eta Jainkoagandik etorri naizela sinetsi duzuelako. Aitagandik irten eta mundura etorri nintzen; orain mundua utzi eta Aitagana noa berriro».
Maiatzak 10
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Negar egingo duzue eta aieneka egongo zarete; mundua, berriz, poztu egingo da. Zuek triste egongo zarete; baina zuen tristura poz bilakatuko da. Emakumea, erditzerakoan, triste egon ohi da, ordua etorri zaiolako; haurra izan ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, munduari gizaki bat jaio zaiolako pozik. Zuek ere triste zaudete orain; baina agertuko natzaizue berriro, eta poztuko zarete, eta zuen poza ez dizue inork kenduko. Egun hartan ez didazue ezer galdetuko».
Maiatzak 9
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro». Ikasleetako batzuek hau zioten elkarren artean: «Zer ote da esaten digun hau: “Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro”, eta “Aitagana noa”? Zer esan nahi ote du horrako “gutxi barru” horrekin? Ez diogu antzik ere ematen zertaz ari den». Konturatu zen Jesus galdegin nahi ziotela, eta esan zien: «Eztabaidan ari zarete zeuen artean esan dizuedan honetaz: “Denbora gutxi barru ez nauzue ikusiko, baina handik gutxira ikusiko nauzue berriro”. Egi-egiaz diotsuet: Negar egingo duzue eta aieneka egongo zarete; mundua…