Aldi hartan, Jesus beste itsasertzera, gerasatarren lurraldera, iritsi zenean, bi deabrudun irten zitzaizkion bidera, hilobi artetik aterata. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen. Deiadarka esan zioten: «Zer duzu gurekin, Jainkoaren Seme horrek? Garaia baino lehen guri oinaze ematera etorri al zara?». Handik urrutira gabe, txerri-talde handi bat zebilen uxarrean, eta deabruek eskatu zioten Jesusi: «Botatzekotan, bidal gaitzazu txerri-taldera». Jesusek esan zien:
«Zoazte!». Haiek atera eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-talde osoa ezpondan behera itsasora amildu zen eta urean ito. Txerrizainek ihes egin zuten eta, hirira joanik, dena kontatu zuten….
Bilaketaren emaitzak
Ekainak 30
Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleek hurbildu eta esnatu zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!». Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldurti, sineste txikikook?». Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, hau zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».
Ekainak 29
Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza−; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk…
Ekainak 28
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Aita nahiz ama Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba Ni baino maiteago duena ez da niretzat gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia nigatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zuek onartzen zaituztenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du. Profeta bat, profeta delako, onartzen duenak profetari zor zaion saria izango du, eta pertsona zuzen bat, zuzena delako, onartzen duenak pertsona zuzenari zor zaion saria izango du; eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, baso bat ur fresko…
Ekainak 27
Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean». Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut». Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta hala egiten du». Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan, Israelen ez dut inorengan aurkitu…
Ekainak 26
Jesus menditik jaitsi zen eta jende askok jarraitu zion. Legenardun bat hurbildu zitzaion eta, aurrean ahuspezturik, esan zion: «Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu». Jesusek eskua luzatu eta ukitu zuen, esanez:
«Nahi dut, izan zaitez garbi». Eta berehala garbitu zitzaion legenarra. Jesusek agindu zion: «Kontuz gero! Ez esan ezer inori! Baina zoaz, agertu apaizagana eta eskaini Moisesek agindutako oparia, ezaugarri izan dezaten».
Ekainak 25
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango dit: “Jauna, Jauna, ez al genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?” Baina Nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde nigandik, gaizkileok!” Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire…
Ekainak 24
Haurra izateko denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia agertu zion Jaunak, eta zorionak ematen zizkioten. Jaio eta zortzigarren egunera, haurra erdaintzera eraman zuten, eta aitaren izena jarri nahi zioten, Zakarias. Amak, ordea, esan zuen: «Ez! Joan izango du izena». Esan zioten: «Ez duzue senitartean inor izen hori duenik». Orduan, aitari keinuka galdetu zioten zein izen eman nahi zion haurrari. Eta hark oholtxo bat eskatu eta idatzi zuen: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren. Bat-batean mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta hitz egiten hasi zen eta Jainkoa goresten. Beldurrak hartu zituen auzoko…
Ekainak 23
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez eman zakurrei gauza sakratuak, ez bota zerriei zeuen harri bitxiak, hankapean erabil ez ditzaten eta, zuen kontra itzulirik, zatika ez zaitzateten. Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia egin zuek ere besteei; horixe da Moisesen legeak eta profetek diotena. Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak!».
Ekainak 22
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak zuek gaitzetsi ez zaitzaten. Izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak; eta zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak. Nolaz ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta ez zara zeure begiko habeaz ohartzen? Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Uztazu zeure begitik lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean habea duzula? Itxurazale hori! Atera lehenik zeure begitik habea, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko».