Aldi hartan, Galileako itsasbazterrera joan zen Jesus; mendira igo eta han eseri zen. Jende asko hurbildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko eramanez; oinetan jartzen zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. Jendea harritua gelditu zen ikusten zuenaz: mutuak hizketan, besamotzak sendatuak, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren. Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badarama hiru egun nirekin eta ez du jatekorik. Ez ditut baraurik bidali nahi, bidean akitu ez daitezen». Ikasleek esan zioten: «Nondik atera guk basamortu honetan horrenbeste jende asetzeko lain ogi?». Jesusek esan zien…
Bilaketaren emaitzak
Abenduak 5
Aldi hartan, Jesusek, Espiritu Santuaren pozez beterik, esan zuen: «Bedeinkatua zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork ezagutzen Semea nor den, Aitak baizik; ezta Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak baizik». Eta ikasleengana itzulirik, esan zien beraiei bakarrik: «Zorionekoak, zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak. Hara Nik esan: Profeta eta errege askok ikusi nahi izan zuen zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun».
Abenduak 4
Aldi hartan, Jesus Kafarnaum herrian sartu zelarik, erromatar ehuntari bat etorri zitzaion, arrenka esanez: «Jauna, elbarri eta oinazetan dago nire morroia etxean». Jesusek esan zion: «Joan eta sendatuko dut». Baina ehuntariak erantzun zion: «Jauna, ni ez naiz inor Zu nire etxean sartzeko; baina esazu hitz bat eta sendatuko da nire morroia. Nik ere, neu besteren mendean egon arren, soldaduak ditut neure mendean, eta bati joateko agintzen badiot, joan egiten da; beste bati etortzeko agindu, eta etorri; eta nire morroiari zerbait egiteko esan, eta hala egiten du». Hori entzunik, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Egia esan, Israelen ez dut inorengan aurkitu…
Abenduak 3
Aldi hartan, Jesusek hau esan zien ikasleei: «Begira, zaudete erne, ez dakizue-eta garaia noiz den. Gizon bat urrutira joatean bezala da: etxea uztean, morroiei ematen die agintea, bakoitzari bere eginkizuna jarriz, eta atezainari erne egoteko agintzen dio. Zaudete, beraz, erne, ez baitakizue etxeko nagusia noiz etorriko den: ilunabarrean, gauerdian, oilarrak jotzean edota egunsentian. Ez zaitzatela lo aurki, ustekabean etorrita. Zuei esaten dizuedan hau denei esaten diet: Zaudete erne!»
Abenduak 2
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zabiltzate, bada, kontuz! Ez bedi moteldu zuen bihotza hordikeriaz, mozkorkeriaz eta bizitza honetako kezkaz, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita lurrean bizi diren guztien gainera. Beraz, egon erne eta egin otoitz une oro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen».
Abenduak 1
Aldi hartan, Jesusek adibide bat jarri zien ikasleei: «Begira pikondoari edota beste edozein zuhaitzi: kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. Benetan diotsuet: gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko».
Azaroak 30
Aldi hartan, Jesusek, Galileako itsasbazterrean barna zebilela, bi anaia ikusi zituen, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres, sareak itsasoan botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek honela esan zien: «Zatozte nirekin, eta giza arrantzale egingo zaituztet». Haiek, berehala, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Aurreraxeago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen; eta dei egin zien. Haiek, berehala, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.
Azaroak 29
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Eskua erantsiko dizuete eta erasoko, sinagogetara eta kartzeletara eramango zaituztete, eta errege eta agintarien aurrera zuzenduko nigatik. Aitormen egiteko aukera emango dizue horrek guztiak. Hartu gogoan ez duzuela zeuen burua nola defendatuko kezkatan ibili beharrik; Neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan, eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre egiterik edo erantzuterik izango. Zeuen gurasoek eta senideek berek, ahaide eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetako zenbait hilko; guztiek gorroto izango dizuete nigatik, baina ez duzue buruko ile bat ere galduko. Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia».
Azaroak 28
Aldi hartan, tenpluari buruz ari ziren batzuk, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zien: «Etorriko da garaia, hor ikusten dituzuen horietatik guztietatik harririk ere harri gainean geldituko ez dena: dena suntsituko dute». Ikasleek galdetu zioten: «Maisu, noiz gertatuko da hori? Eta zertan antzemango dugu gertatzera doala?» Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira nire izenean, “Ni naiz Mesias” edo “Gainean da garaia” esanez. Ez joan halakoen atzetik. Gerra- eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena». Esan zien, gainera…
Azaroak 27
Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta hau esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».