Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 13

Bazen fariseuen taldean Nikodemo izeneko gizon bat, juduen buruzagietakoa. Honek gauez Jesusengana etorri eta esan zion: «Maisu, badakigu Jainkoak guri irakasteko bidali zaituela; inork ez baitezake egin Zuk egiten duzun ezaugarririk, Jainkoa berekin ez badu». Jesusek erantzun zion: «Egi-egiaz diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada». Nikodemok galdetu zion: «Nola jaio daiteke norbait, zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriz jaio?». Jesusek erantzun zion: «Egi-egiaz diotsut: Ezin da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada. Gizakitik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu. Ez harritu…

Apirilak 12

Asteko lehen-egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, juduen beldurrez. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak Ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet Nik zuek». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die». Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Gainerako ikasleek esan zioten: «Jauna…

Apirilak 11

Asteko lehen-egunean, goizean goiz, pizturik, Jesus Maria Magdalenari, zazpi deabru atera zizkionari, agertu zitzaion aurrena. Hura Jesusekin bizi izan zirenei berri ematera joan zen, triste eta negarrez baitzeuden. Baina haiek, bizi zela eta berak ikusi zuela entzutean, ez zioten sinetsi. Ondoren, ikasleetako biri agertu zitzaien, beste itxura batean, auzo batera bidean zihoazela. Hauek ere besteei berri ematera joan ziren; baina hauei ere ez zieten sinetsi. Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian zeudela, eta aurpegira bota zien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, bera pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako. Eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin…

Apirilak 10

Aldi hartan, berriro agertu zitzaien Jesus ikasleei Tiberiades itsasertzean. Honela gertatu zen agerpena. Elkarrekin zeuden Simon Pedro, Bikia zeritzan Tomas, Natanael Galileako Kanakoa, Zebedeoren semeak eta beste bi ikasle. Simon Pedrok esan zien:
«Arrantzura noa». Gainerakoek erantzun zioten: «Zurekin goaz geu ere». Atera eta ontzira igo ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu. Eguna argitu zuenean, ur-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela. Jesusek esan zien:
«Mutilak, ba al duzue jatekorik?». Haiek erantzun: «Ez». Jesusek orduan: «Bota sarea txaluparen eskuinaldera eta aurkituko duzue». Bota zuten, bada, eta, hainbeste arrain harrapatu…

Apirilak 9

Aldi hartan, Emausko ikasleek bidean gertatua kontatu zuten eta nola ezagutu zuten Jauna ogia zatitzean. Horretan ari zirela, Jesus bera agertu zen ikasleen erdian eta esan zien: «Bakea zuei». Haiek, beldur- ikaraz beterik, mamua ikusten ari zirela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutu zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Ni naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta Nik bai, ikusten duzuenez». Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Haiek, ordea, pozaren pozez oraindik ere ezin sinetsirik eta harriturik baitzeuden, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?». Arrain erre puska bat eskaini…

Apirilak 8

Egun hartan bertan, asteko lehen-egunean, Jesusen bi ikasle Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen gertaturiko guztiez mintzo ziren elkarrekin. Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus berbera hurbildu zitzaien eta haiekin zihoan; haien begiak, ordea, itsu zeuden eta ez zuten ezagutu. Jesusek esan zien: «Zertaz diharduzue hizketan bidean elkarrekin?». Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, eta bietako batek, Kleofas zeritzanak, erantzun zion: «Zu izango zara Jerusalemen egun hauetan gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!». Jesusek galdetu zien: «Zer gertatu da, ba?». Haiek erantzun zioten: «Nazareteko Jesusi gertatua…

Apirilak 7

Aldi hartan, Maria hilobi ondoan zegoen, kanpoan negarrez. Eta, negarrez zegoela, hilobirantz makurtu zen eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen lekuan eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan zioten: «Zer duzu negarrez, emakume?». Hark erantzun zien: «Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten». Hau esan eta berehala, atzera itzuli eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. Jesusek esan zion: «Zer duzu negarrez, emakume? Noren bila zabiltza?». Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion: «Jauna, zuk eraman baduzu, esadazu non ipini duzun, eta nik jasoko dut». Jesusek esan zion: «Maria!». Honek, hurbilduz…

Apirilak 6

Aldi hartan, emakumeak hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz baina poz-pozik, lasterka joan ziren ikasleei berri ematera. Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agur egin zien. Emakumeek, hurbildurik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. Orduan, Jesusek esan zien: «Ez beldur izan! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko. Han ikusiko naute». Emakumeak bidean zihoazela, guardiako batzuek hirira joan eta gertatutako guztiaren berri eman zieten apaizburuei. Hauek, zaharrekin bildu eta hitzartu ondoren, dirutza handia eman zieten gudariei, hau aginduz: «Esazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek lo zeundetelarik, gorpua lapurtu dutela. Eta Gobernariaren…

Apirilak 5

Asteko lehen egunean, Maria Magdalena hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten». Atera ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta hilobirantz abiatu ziren. Biak batera abiatu ziren lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zen. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita…

Apirilak 4

Larunbata igaro eta asteko lehen-eguna argitzean, Maria Magdalena eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean, lurrikara handia izan zen; Jaunaren aingeru bat zerutik jaitsi zen eta, hurbildurik, harria irauli zuen eta gainean eseri. Tximista zirudien, eta elurra bezain zuria zuen soinekoa. Zaintzaileak beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren. Aingerua emakumeei mintzatu zitzaien:
«Zuek ez beldur izan. Badakit, Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. Ez dago hemen; piztu da, berak esan bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zen lekua. Zoazte bizkor haren ikasleei esatera: “Piztu da hilen artetik eta zuen aurretik joango da Galileara. Han ikusiko duzue”. Hau…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.