Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abuztuak 7

Aldi hartan, gizon bat hurbildu zitzaion Jesusi eta, belaunikaturik, esan zion: «Jauna, erruki zakizkio nire semeari; epilepsia ematen dion deabrua du eta gorriak ikusarazten dizkio. Maiz botatzen du sura eta urera. Ekarri diet zure ikasleei, baina ezin izan dute sendatu».

Jesusek esan zien: «Hau gizaldi sinesgogorra eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila hona». Jesusek gogor eraso zion deabruari eta atera egin zen mutilagandik; ordu hartatik sendatua gelditu zen.

Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten: «Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?» Jesusek erantzun zien: «Zuen sinesmena…

Abuztuak 6

Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.

Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.

Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»

Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten…

Abuztuak 5

Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei:

«Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?» Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat».

Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».

Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara – harkaitza–; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango…

Abuztuak 4

Aldi hartan, Tiroko eta Sidongo lurraldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakizkit! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba». Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun.

Ikasleak, hurbildurik, erreguka ari zitzaizkion: «Egiozu kasu, eta doala, deiadarka baitatorkigu atzetik». Jesusek, ordea: «Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak».

Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez: «Lagun iezadazu, Jauna!» Jesusek, orduan: «Ez dago ondo semealabei ogia kendu eta txakurrei botatzea». Emakumeak erantzun zion: «Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek…

Abuztuak 3

Jendea ase ondoren, ontzian sarrarazi zituen Jesusek bere ikasleak eta bere aurretik bestaldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. Jendea bidali eta gero, mendira igo zen Jesus bera bakarrik, otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik. Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, olatuek astindua, Haizea kontra baitzuen.

Goizaldera, Jesus haiengana joan zen, ur gainean oinez. Ikasleak, ur gainean ibiltzen ikusi zutenean, ikaratu egin ziren, mamuren bat zelakoan, eta beldurraren beldurrez deiadarka hasi ziren. Baina Jesus berehala mintzatu zitzaien: «Izan bihotz! Ni naiz; ez beldur izan!» Orduan Pedrok esan zion: «Jauna, benetan Zu bazara…

Abuztuak 2

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen heriotzaren berri jakitean, Jesus leku bakarti batera joan zen bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zen jendea eta oinez jarraitu zion herrietatik. Txalupatik ateratzean, Jesusek jendetza handia ikusi zuen; erruki izan zituen eta gaixoak sendatu zizkien.

Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten: «Leku bakartia da hau eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan». Jesusek esan zien: «Ez dute zertan joan; emaiezue zeuok jaten». Haiek, orduan: «Ez dugu hemen bost ogi eta bi arrain besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».

Jendeari belar gainean esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi…

Abuztuak 1

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak han ez zeudela ikustean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. Itsasoaz bestaldean aurkitu zutenean, esan zioten: «Maisu, noiz etorri zara hona?» Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ezaugarriak ikusi dituzuelako, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik. Ahalegindu zaitezte, ez galtzen den janariagatik, irauten duenagatik baizik, betiko bizia ematen duenagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, bera egin baitu Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari».

Orduan, galdetu zioten: «Zer egin behar dugu, Jainkoak nahi duena egiteko?» Jesusek erantzun zien: «Hau da Jainkoak nahi duena: berak…

Uztailak 31

Aldi hartan, jende-talde handiak ibili ohi ziren Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, esan zien:

«Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.

Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek, esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”.

Edota zein erregek, beste…

Uztailak 30

Aldi hartan, Jesus bere herrira joan zen eta irakasten ari zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria, eta nondik mirari horiek? Hau ez al da, ba, arotzaren semea? Honen amak ez al du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas? Eta honen arrebak ez al dira gure artean bizi? Nondik du, beraz, honek hori guztia?» Eta ezin zuten sinetsi harengan.

Jesusek esan zien: «Profetari edonon ematen diote ohore, bere herrian eta etxean izan ezik».

Eta, haien sinesgogorkeriagatik, ez zuen han mirari askorik egin.

Uztailak 29

Aldi hartan, judu asko etorri zen Marta eta Mariagana, nebarengatik doluminak ematera. Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera atera zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.

Martak esan zion Jesusi: «Jauna, hemen izan bazina, gure anaia ez zen hilko. Hala ere, badakit eskatuko diozun guztia emango dizula Jainkoak».

Jesusek erantzun zion: «Piztuko da zure neba». Eta Martak: «Badakit piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan».

Jesusek esan zion orduan: «Ni naiz piztuera eta bizia; nigan sinesten duena, hilik ere, biziko da, eta bizi dena, nigan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hori?» Martak erantzun zion: «Bai, Jauna, sinesten dut Zu…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.