Aldi hartan, Joanek esan zion Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta galarazi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa».
Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazi, ez baita inor, nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki esaka jardungo duenik. Zeren gure aurka ez dagoena gure alde baitago.
Mesiasen jarraitzaile zaretelako, baso bat ur bada ere ematen dizuena, benetan diotsuet, ez da saririk gabe geldituko.
Nigan sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.
Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizian…