Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urtarrilak 24

Aldi hartan, Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek hau zioten Jesusi buruz: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak» Jesusek beregana deitu eta parabola hauen bidez hitz egin zien: «Nola bota dezake Satanasek Satanas? Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun. Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik baldin badago, ezin du iraun; harenak egin du. Ez daiteke inor sartu indartsu baten etxean lapurretara, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan, bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. Benetan diotsuet: Dena barkatuko die…

Urtarrilak 23

Teofilo agurgarria: Askok ekin dio gure artean izan diren gertakarien historia idazteari, hasieratik begizko testigu eta gero Berri Onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera. Neuri ere ongi iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, hartu dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.

Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta haren izena lurralde hartan guztian zabaldu zen. Hango sinagogetan irakasten zuen, eta denek goresten zuten. Jesus Nazaretera, bera hazi zen herrira, joan zen, eta larunbatean sinagogan sartu, ohi zuenez, eta zutik jarri zen irakurgaia egiteko. Isaias…

Urtarrilak 22

Aldi hartan, Jesus etxera itzuli zen bere ikasleekin. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela esaten baitzuten.

Urtarrilak 21

Aldi hartan, Jesus mendira igo zen, berak nahi izan zuenei dei egin zien, eta haiek hurbildu egin zitzaizkion. Hamabien taldea eratu zuen, berarekin bizitzeko eta Berri Ona hots egitera bidaltzeko; eta deabruak botatzeko ahalmena eman zien. Hamabi hauek aukeratu zituen: Simon –honi Pedro izena ipini zion–, Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena ipini zien, hau da, «Trumoi-kume»–, Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.

Urtarrilak 20

Aldi hartan, Jesus itsasbazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion. Eta, berak egiten zituenak entzunik, Judea, Jerusalem eta Idumeatik, Jordanez bestaldetik eta Tiro eta Sidon aldetik ere jendetza handia bildu zitzaion. Jesusek txalupa prest edukitzeko agindu zien ikasleei, hainbeste jenderen artean zapaldu ez zezaten. Izan ere, asko zituen sendatuak, eta gaitzen bat zuten guztiak gainera zetozkion, ukitu nahian. Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara erori eta oihuka esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara Zu» Hark, ordea, zorrotz agintzen zien, ez emateko ezagutzera.

Urtarrilak 19

Aldi hartan, Jesus sinagogan sartu zen berriro. Bazen han gizon beso-ihar bat. Zelatan zegozkion larunbatean sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. Jesusek beso-iharrari esan zion: «Jaiki eta zatoz hona, erdira» Eta besteei esan zien: «Larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?» Haiek, ordea, isilik. Jesusek, ingurukoei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori» Hark luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion. Handik atera orduko, fariseuek eta Herodesen alderdikoek elkar hartu zuten Jesusen kontra, hura nola galduko.

Urtarrilak 18

Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoazen Jesus eta ikasleak; bidenabar galburuak mozten hasi ziren. Fariseuek esan zioten Jesusi: «Nolatan ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena?» Hark erantzun: «Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak gertatu zirenean? Nola, Abiatar apaiz nagusi zelarik, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola bere lagunei ere eman zien?» Eta esan zien: «Larunbata gizakiarentzat egin zuen Jainkoak, ez gizakia larunbatarentzat. Beraz, Gizonaren Semea larunbataren beraren nagusi da»

Urtarrilak 17

Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen ikasleek eta fariseuek barau-eguna zuten. Jesusengana joan eta esan zioten: «Nolatan egiten dute barau Joanen ikasleek eta fariseuek, eta zure ikasleek ez?» Jesusek erantzun zien: «Ezteietara deituek egin ote dezakete barau, senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ez dezakete barau egin. Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau. Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu, eta zarratada handiagoa egiten da. Ez du inork ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; ardoak zahagiak lehertu…

Urtarrilak 16

Aldi hartan, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta honen ikasleak ere ezteietara gonbidatu zituzten. Ardoa bukatu zen, eta amak esan zion Jesusi: «Ez dute ardorik» Jesusek erantzun zion: «Utz nazazu bakean, emakume. Nire ordua ez da oraindik etorri» Jesusen amak esan zien morroiei: «Egizue berak esango dizuena» Harrizko sei ontzi zeuden han, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, bakoitza ehun bat litrokoa. Jesusek esan zien morroiei: «Bete ontziak urez» Eta haiek leporaino bete zituzten. Jesusek berriro: «Atera orain, eta eraman mahaizainari» Eta haiek eraman zioten. Dastatu zuen mahaizainak ura ardo bihurtua, nongoa zen …

Urtarrilak 15

Aldi hartan, Jesus itsasaldera atera zen berriro. Jende guztia berarengana zihoan, eta irakasten hasi zitzaien. Bidez zihoala, Lebi Alfeorena ikusi zuen, zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: «Jarrai niri» Lebik zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Lebiren etxean; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren.

Fariseuen arteko lege-maisu batzuek, bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zergalari eta bekatariekin?» Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.