Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Apirilak 11

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen; han bizi zen Lazaro, Jesusek hilen artetik piztu zuena. Afaria eskaini zioten; Marta zerbitzatzen ari zen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.

Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat lurrun-usain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denarioan, eta dirua behartsuei eman?» (Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten…

Apirilak 10

K Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin eta esan zien:
† «Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer diotsuedan: ez dut gehiago Pazkoa ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».
K Eta edalontzi bat hartu, esker onezko otoitza egin eta esan zuen:
† «Hartzazue eta banatu zeuen artean. Hara zer diotsuedan: ez dut gaurdanik gehiago ardo honetatik edango, Jainkoaren erreinua iritsi arte»

Egizue hau nire oroigarri.

K Gero, ogia hartu eta, esker onezko otoitza eginez, zatitu eta eman zien, esanez:
† «Hau nire Gorputza da, zuentzat emango dena. Egizue hau nire oroigarri».
K Afal ondoan gauza bera egin zuen edalontziarekin…

Apirilak 9

Aldi hartan, Maria ikustera joandako judu askok, Jesusek Lazarorekin egina ikustean, harengan sinetsi zuen. Haietako batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten. Orduan, apaizburuek eta fariseuek Batzarra bildu zuten, eta esan: «Zer egin? Gizon hau ezaugarri asko egiten ari da. Horrela jarraitzen uzten badiogu, denek sinetsiko dute honengan, etorriko dira erromatarrak eta suntsitu egingo dizkigute bai tenplua eta bai herria» Batzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusi zen Kaifasek, esan zien: «Zuek ez dakizue ezer. Ez al zarete konturatzen hobe duzuela gizon bat herriagatik
hiltzea, herri osoa galtzea baino?» Kaifasek ez zuen hori bere kabuz…

Apirilak 8

Aldi hartan, juduek berriro harriak hartu zituzten Jesusi harrika egiteko. Jesusek esan zien: «Egintza onik asko egin dut zuen aurrean Aitaren izenean; horietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?» Erantzun zioten: «Ez zaitugu egintza onak egiteagatik harrikatu nahi, birao egiteagatik baizik; gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako» Jesusek erantzun zien: «Ez al dago idatzirik zuen Liburu Santuan: “Nik esan dut: jainko zarete”? Beraz, Jainkoak “jainko” esaten die bere hitza zuzendu zienei, eta Liburu Santuak esana ukaezina da. Nola diozue, bada, Nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, Jainkoaren Seme naizela esateagatik?

Apirilak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Egi-egiaz diotsuet: Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko» Juduek esan zioten: «Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta Zuk diozu: “Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko”? Gure aita Abraham baino handiago al zara, bada, Zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?» Jesusek erantzun zien: «Nire burua Neuk ohoratuko banu, nire ohore horrek ez luke ezer ere balioko; baina Aitak, zeuen Jainkoa omen duzuenak, ohoratzen nau Ni; zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; Nik, bai, ezagutzen dut, eta ezagutzen ez dudala esango banu…

Apirilak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien beragan sinetsi zuten juduei: «Nire hitzean irauten baduzue, egiaz nire ikasle izango zarete; ezagutuko duzue egia, eta egiak aske egingo zaituzte» Erantzun zioten: «Gu Abrahamen ondorengoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?» Jesusek erantzun zien: «Egi-egiaz diotsuet: Bekatu egiten duena bekatuaren esklabo da. Esklaboa ez da etxean betiko geratzen; semea, bai, betiko geratzen da. Beraz, Semeak askatzen bazaituzte, benetan aske izango zarete. Badakit, bai, Abrahamen ondorengoak zaretela; baina Ni hil nahian zabiltzate, nire hitza ez baita zuengan sustraitzen. Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo…

Apirilak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei: «Ni banoa, eta nire bila ibiliko zarete; baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan». Orduan, entzuleek esan zuten: «Bere burua hil behar ote du? Horregatik esan ote du “Ni noan tokira zuek ezin zarete joan”?» Jesusek jarraitu zuen: «Zuek behekoak zarete, Ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, Ni ez naiz mundu honetakoa. Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuetan hilko zaretela; zeren, “Ni naizela” sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete» Orduan, esan zioten: «Nor zara Zu?» Jesusek erantzun: «Hasieratik ari natzaizue esaten. Badut zuetaz zer esanik eta zer gaitzetsirik asko. Bidali…

Apirilak 4

Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei: «Ni naiz munduaren argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpean ibiliko; izango du bizirako argia» Fariseuek esan zioten: «Zuk zeure buruaren alde egiten duzu aitormen; beraz, zure aitormenak ez du balio» Jesusek erantzun zien: «Nik aitormen neure buruaren alde egiten badut ere, nire aitormenak balio du, ongi baitakit Nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan. Zuek giza erara epaitzen duzue; Nik ez dut inor epaitzen. Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa izango litzateke, ez baitut Nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik. Eta zuen legean dago idatzia…

Apirilak 3

Aldi artan, Jesus Oliamendira joan zen. Biharamun-egunsentian, ordea, tenplura agertu zen berriro, eta herri guztia etorri zitzaion; Jesus eseri eta irakasten hasi zitzaien. Lege-maisuek eta fariseuek adulterioan harrapatutako emakume bat ekarri zioten eta, erdian ipiniz, esan zioten Jesusi: «Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek horrelakoak harrika hiltzeko agindu zigun legean. Zuk zer diozu?» Azpikeriaz esaten zioten hori, zertan salatu izateko. Jesus, ordea, makurtu eta atzamarrez lurrean idazten hasi zen. Baina haiek galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu eta esan zien: «Zuetan bekaturik gabe dagoenak bota diezaiola lehenengo harria» Eta…

Apirilak 2

Aldi hartan, jende arteko batzuek, Jesusen hitzak entzutean, hau zioten: Hauxe da egiaz etortzekoa den profeta» Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias» Beste batzuek, berriz: «Galileatik etor ote daiteke Mesias? Ez al dio Liburu Santuak Mesias Daviden jatorrikoa izango dela eta haren herritik, Betleemetik, etorriko dela?» Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz. Batzuek atxilotu egin nahi zuten; baina ez zion inork eskurik gainean jarri. Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren, eta hauek galdetu zieten: «Zergatik ez duzue ekarri?» Guardiek erantzun zieten: «Ez du sekula inork gizon horrek bezala hitz egin» Fariseuek erantzun zieten…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.