Aldi hartan, Emausko ikasleek bidean gertatua kontatu zuten eta nola ezagutu zuten Jauna ogia zatitzean. Horretan ari zirela, Jesus bera agertu zen ikasleen erdian eta esan zien: «Bakea zuei» Haiek, beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten ari zirela uste zuten. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutu zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Ni naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta Nik bai, ikusten duzuenez» Eta hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien. Haiek, ordea, pozaren pozez oraindik ere ezin sinetsirik eta harriturik baitzeuden, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?» Arrain erre puska bat…
Bilaketaren emaitzak
Apirilak 20
Egun hartan bertan, asteko lehen-egunean, Jesusen bi ikasle Emaus izeneko herrixka batera zihoazen, Jerusalemdik hamaika kilometrora. Jerusalemen gertaturiko guztiez mintzo ziren elkarrekin. Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus berbera hurbildu zitzaien eta haiekin zihoan; haien begiak, ordea, itsu zeuden eta ez zuten ezagutu. Jesusek esan zien: «Zertaz diharduzue hizketan bidean elkarrekin?» Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun, eta bietako batek, Kleofas zeritzanak, erantzun zion: «Zu izango zara Jerusalemen egun hauetan gertatu dena jakin ez duen kanpotar bakarra!» Jesusek galdetu zien: «Zer gertatu da, ba?» Haiek erantzun zioten: «Nazareteko Jesusi…
Apirilak 19
Aldi hartan, Maria hilobi ondoan zegoen, kanpoan negarrez. Eta, negarrez zegoela, hilobirantz makurtu zen eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen lekuan eserita, bata burualdean eta bestea oinetan. Aingeruek esan zioten: «Zer duzu negarrez, emakume?» Hark erantzun zien: «Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten» Hau esan eta berehala, atzera itzuli eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela. Jesusek esan zion: «Zer duzu negarrez, emakume? Noren bila zabiltza?» Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion: «Jauna, zuk eraman baduzu, esadazu non ipini duzun, eta nik jasoko dut» Jesusek esan zion: «Maria!» Honek, hurbilduz…
Apirilak 18
Aldi hartan, emakumeak hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz baina poz-pozik, lasterka joan ziren ikasleei berri ematera. Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agur egin zien. Emakumeek, hurbildurik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. Orduan, Jesusek esan zien: «Ez beldur izan! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko. Han ikusiko naute» Emakumeak bidean zihoazela, guardiako batzuek hirira joan eta gertatutako guztiaren berri eman zieten apaizburuei. Hauek, zaharrekin bildu eta hitzartu ondoren, dirutza handia eman zieten gudariei, hau aginduz: «Esazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek lo zeundetelarik, gorpua lapurtu dutela. Eta Gobernariaren…
Apirilak 17
Asteko lehen egunean, Maria Magdalena hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri duten» Atera ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea, eta hilobirantz abiatu ziren. Biak batera zihoazen lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zen. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen…
Apirilak 16
Asteko lehen-egunean, goizean goiz, hilobira joan ziren emakumeak, prestaturik zituzten usain gozoko ukenduak eramanez. Hilobi-sarrerako harria iraulia aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden; hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ikaraz eta burumakur zeudela, gizaseme haiek esan zieten: «Zer zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen; piztu da. Gogora ezazue Galilean zegoela esan zizuena: Gizonaren Semea bekatarien esku utzi behar zutela eta gurutziltzatu, baina hirugarren egunean piztu egin behar zuela» Haiek Jesusen hitzez oroitu ziren. Eta, hilobitik itzulirik…
Apirilak 15
Getsemanin, Jesus preso hartu eta loturik eraman.
K Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, maiz bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin. Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburuak eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Zuzi, argiontzi eta armez horniturik zihoazen. Jesusek, ondo baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera atera eta esan zien:
S «Noren bila zatozte?»
K Haiek erantzun:
S «Jesus Nazaretarraren bila».
K Hark orduan:
† «Ni naiz».
K Han zen guardiekin batean Judas saltzailea ere. Jesusek «Ni naiz» esan zienean, atzeraka hasi…
Apirilak 14
Pazko-jaia gainean zen. Jesusek, mundu hau utzi eta Aitagana joateko ordua iritsi zitzaiola jakinik, munduan ziren beretarrak maite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituen. Afaltzen ari ziren. Ordurako deabruak sartua zion buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, Aitak dena bere esku jarri ziola, Jainkoagandik etorria zela eta Jainkoagana zihoala jakinik, jaiki zen mahaitik, erantzi zuen soingainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi zitzaien, eta gerrian zuen eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrogana iritsi zenean, honek esan zion: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?» Jesusek…
Apirilak 13
Aldi hartan, Hamabietako batek, Judas Iskariote zeritzanak, apaizburuengana joan eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue, Jesus zuei eskura emateagatik?» Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zioten. Orduz gero, Jesus haiei eskura emateko egokiera bila zebilen Judas. Legamiagabeko Ogien Jaiko lehen-egunean, ikasleek Jesusengana hurbildu eta galdetu zioten: «Non nahi duzu pazko-afarirako prestaketak egitea?» Jesusek erantzun zien: «Zoazte hirira, halakoagana, eta esaiozue: “Maisuak dio hurbil dela beraren ordua, eta zuen etxean ospatu nahi duela Pazkoa ikasleekin”» Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta pazko-afaria prestatu zuten. Ilunabarrean, mahaian…
Apirilak 12
Aldi hartan, ikasleekin mahaian eseria zegoela, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Zuetako batek salduko nau» Ikasleak elkarri begira jarri ziren, zeinez ari zen asmatu ezinik. Ikasleetako bat, Jesusek hain maite zuena, haren ondo-ondoan zegoen mahaian. Simon Pedrok keinu egin zion, zeinez ari zen galdetzeko adieraziz. Hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdetu zion: «Zein da, Jauna?» Jesusek erantzun zion: «Ogi-puska busti hau emango diodana, huraxe da» Eta ogi-puska bustiz, Judasi, Simon Iskarioteren semeari, eman zion. Eta ogi-puskarekin batera Satanas sartu zitzaion barrura. Orduan, Jesusek esan zion:
«Egin…