Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maiteko, edota bati leial izango zaio eta bestea ez du aintzat hartuko. Ezin zarete Jainkoaren eta diruaren morroi izan. Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? Begira zeruko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez al duzue zuek haiek baino askoz gehiago balio? Asko kezkatuta ere, zuetako nork luza lezake apurtxo bat bizitza? Eta jantziaz, zergatik kezkatu?
Bilaketaren emaitzak
Ekainak 17
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez pilatu mundu honetan zeuen ondasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen. Pilatu zeruan zeuen ondasunak, han ez baititu sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen ere. Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han. Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Baina begia gaixo baduzu, zure gorputz osoa ere ilunpetan ibiliko da. Beraz, zure barruan argi izan behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!».
Ekainak 16
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Otoitz egitean, ez jardun esan eta esan, jentilak bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan haien antzeko, badaki-eta zuen Aitak zer behar duzuen, zuek eske hasi baino lehen. Beraz, zuek honela egingo duzue otoitz: «Gure Aita, zeruetan zarena: santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia; barkatu gure zorrak, guk ere geure zordunei barkatzen diegunez gero, eta ez utzi gu tentaldian erortzen, baina atera gaitzazu gaitzetik». Izan ere, zuek besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko…
Ekainak 15
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Begira, gero: ez egin zeuen egintza onak. jendaurrean, ikus zaitzaten! Bestela, ez duzue zeruetan dagoen Aitaren saririk izango. Limosna ematean, beraz, ez ibili aurretik turuta jotzen, itxurazaleak sinagogetan eta kaleetan ibiltzen diren bezala, jendeak txalotu ditzan. Egia esan, horiek jaso dute beren saria. Zuk limosna ematean, ordea, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da; eta ezkutuan ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala; horiek sinagogetan eta plaza-ertzetan zutik otoitz egitea maite baitute, jendeak ikus ditzan…
Ekainak 14
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Maita ezazu zeure lagun hurkoa eta gorrota zeure etsaia”. Nik, ordea, hau diotsuet: Maita itzazue zeuen etsaiak eta egin otoitz eraso egiten dizuetenen alde, zeruetan dagoen zeuen Aitaren seme-alaba izan zaitezten, hark gaiztoentzat eta zintzoentzat ateratzen baitu eguzkia eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat egiten euria. Izan ere, maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, beraz…
Ekainak 13
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain”. Nik, ordea, hau diotsuet: Gaizkileari ez erantzun gaizki; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila berarekin. Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu».
Ekainak 12
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gauza asko dut oraindik zuei esateko, baina oraingoz ez zarete gai ulertzeko. Halere egiaren Espiritua etortzean, hark gidatuko zaituzte egia osoraino. Ez da bere kabuz mintzatuko, baizik eta entzungo duena esango dizue eta etorkizuna iragarriko. Hark nire aintza azalduko du, adieraziko dizuena niretik hartuko baitu. Aitak duen guztia nirea da; horregatik esan dizuet Espirituak niretik hartuko duela adieraziko dizuena».
Ekainak 11
Aldi hartan, Jesusek esan zien apostoluei: «Bidean zoaztela, hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legenardunak, bota deabruak. Hutsean hartu duzue, eman hutsean. Ez eraman urrerik, ez zilarrik, ez dirurik gerrikoan; ez zakutorik biderako, ez soinekorik aldatzeko, ez oinetakorik, ezta makilarik ere, zor baitzaio langileari behar duen jatekoa. Edozein herritan nahiz auzotan sartzen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzazko inor, eta gelditu haren etxean, herri hartatik atera arte. Etxean sartzean, egin bake-agurra; etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, zuen bakerik gabe geldituko dira».
Ekainak 10
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Ez egin adulteriorik”. Nik, ordea, hau diotsuet: Emakumeari irrikaz begiratzen dionak egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti; hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. Agindua dago hau ere: “Emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria”. Nik, ordea, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legez kontra elkartuak ez badira behintzat– adulteriora bultzatzen…
Ekainak 9
Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin eta esan zien: «Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer diotsuedan: ez dut gehiago Pazkoa ospatuko, hau Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte». Eta edalontzi bat hartu, esker onezko otoitza egin eta esan zuen: «Hartzazue eta banatu zeuen artean. Hara zer diotsuedan: ez dut gaurdanik gehiago ardo honetatik edango, Jainkoaren erreinua iritsi arte». Gero, ogia hartu eta, esker onezko otoitza eginez, zatitu eta eman zien, esanez: «Hau nire Gorputza da, zuentzat emango dena. Egizue hau nire oroigarri». Afal ondoan gauza bera egin zuen edalontziarekin, esanez: «Edalontzi hau itun…