Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Azaroak 11

Aldi hartan, Jainkoaren erreinua noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek Jesusi. Honek erantzun zien: «Jainkoaren erreinua ez da nabarmen etorriko. Ezin esango da: “Hona hemen” edota “hara han”; zeren Jainkoaren erreinua zuen artean baitago jadanik».

Gero, ikasleei esan zien: «Iritsiko da garaia, Gizonaren Semea etorri osteko egun bat bederen ikusi nahi izango duzuena, eta ezin izango duzue ikusi. Orduan, “hona hemen”, “hara han” esango dizuete. Baina zuek ez joan, ez atera atzetik lasterka. Izan ere, tximistak une batean zerualde batetik besteraino argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean. Baina aurretik asko sufritu behar du, eta…

Azaroak 10

Aldi hartan, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!» Jesusek, ikustean, esan zien: «Joan eta azaldu apaizengana». Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.

Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez. Samariarra zen bera.

Jesusek esan zuen: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?» Gero, esan zion: «Jaiki eta zoaz; zeure sinesmenak…

Azaroak 9

Aldi hartan, hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jesus Jerusalemera igo zen. Tenpluan idi-, ardi- eta uso-saltzaileak aurkitu zituen, eta dirutrukatzaileak han eserita. Jesusek, lokarriz zartailua eginik, bota egin zituen denak tenplutik, baita ardiak eta idiak ere, eta tratularien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Ken horiek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea». Ikasleak idatzirik dagoenaz gogoratu ziren: «Zure tenpluaren maiteminak sutu nau».

Orduan juduek galdetu zioten: «Zer ezaugarri ematen diguzu hori egiteko?» Jesusek erantzun zien: «Desegin ezazue tenplu hau, eta hiru egunean jasoko dut». Juduek erantzun zioten…

Azaroak 8

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarria lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino.

Ibili kontuz! Zure senideak bekatu egiten badu, egiozu haserre, eta, damutzen bada, barkatu. Eta egunean zazpi aldiz zure kontra bekatu egiten badu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “damu dut” esanez, barkatu».

Apostoluek esan zioten Jaunari: «Handitu sinesmena gugan». Jaunak erantzun zien: «Sinesmena bazenute, mostaza hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi “atera hortik eta landatu itsasoan” esango zeniokete, eta…

Azaroak 7

Aldi hartan, Jesusek, bere irakastaldian, esan zion jendeari: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko dute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendearen agurrak hartzea; gogoko dituzte sinagogetan aurreneko aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Horrelakoek epairik zorrotzena izango dute».

Jesus tenpluko diru-kutxaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat ere, eta bi txanpon bota zituen, huskeria bat. Jesusek, ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek…

Azaroak 6

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaz; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuan hartuko zaituzte Jainkoak. Gauza txikietan fidagarri dena, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabe dena, handietan ere zuzengabe. Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna? Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman zuei benetan dagokizuena?

Ezin da morroi bat bi nagusiren zerbitzari izan. Izan ere, bata gorroto izango du, eta bestea maite; edota bati leial izango zaio, eta bestea ez du aintzat hartuko. Ezin zarete izan Jainkoaren eta…

Azaroak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten.

Deitu eta esan zion: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”.

Etxezainak, orduan, hau zioen bere baitan: “Zer egin behar dut nik orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz. Badakit zer egin, kargutik botatzen nautelarik etxean nork hartu izan dezadan”.

Banan-banan bere nagusiaren zordun guztiei deitu eta lehenengoari galdetu zion: “Zenbat zor diozu nire nagusiari?” Hark erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak, orduan: “Hona…

Azaroak 4

Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin».

Orduan, parabola hau esan zien Jesusek: «Zuetako bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez al da beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte? Eta, aurkitzean, lepoan hartzen du poz-pozik eta, etxera iristean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Poztu zaitezte nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia”.

Hara Nik esan: Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihotzberritzen den bekatari batengatik…

Azaroak 3

Aldi hartan, jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, esan zien: «Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle.

Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek, esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”.

Edota zein erregek, beste baten…

Azaroak 2

Eguerdian lurralde hura guztia ilunpean gelditu zen, arratsalde erdia arte. Eta arratsalde erdian Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani» –hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?»–. Han zeuden batzuek, hau entzutean, zioten:

«Eliasi deika ari da». Eta batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera-muturrean jarrita, edateko eman zion, esanez: «Utziozue; ikus dezagun, ea etortzen zaion Elias, gurutzetik jaistera». Eta Jesusek, deiadar handi bat eginez, azken arnasa eman zuen.

Jauretxeko oihala erdibi egin zen goitik beheraino. Haren aurrez aurre zegoen gudari ehuntariak, berriz, era horretan hil zela ikustean, esan…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.