Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abuztuak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Heriotza-urean murgildu behar dut, eta hau larria hori bete arte! Munduari bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Bakea ez, banaketa baizik. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren aurka eta alaba amaren aurka, amaginarreba errainaren aurka eta erraina amaginarrebaren aurka».

Abuztuak 13

Aldi hartan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gainean eskuak ezarri eta otoitz egin zezan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena baita zeruetako erreinua» Eta, haurrei eskuak gainean ezarri ondoren, joan egin zen handik.

Abuztuak 12

Aldi hartan, fariseu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: «Zilegi al zaio gizonari bere emaztea edozein arrazoirengatik uztea?» Hark erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena? Hasieratik Egileak gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, eta esan zuela: “Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta bere emaztearekin elkartuko da, eta biak bat izango dira”. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baizik. Horrela, bada, Jainkoak bat egin duena ez beza gizakiak banatu». Haiek galdetu zioten: «Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?» Jesusek erantzun zien: «Zeuen…

Abuztuak 11

Aldi hartan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: «Jauna, nire senideak bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?». Jesusek erantzun zion: «Zazpi aldiz ez, baizik eta zazpitan zazpi mila aldiz. Hain zuzen, bere morroiekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da zeruetako erreinuarekin. Kontuak garbitzen hastean, dirutza izugarria zor zion bat ekarri zioten. Eta nondik ordaindurik ez baitzuen, bera eta emaztea, seme-alabak eta zituen guztiak saltzeko agindu zuen nagusiak, zorra ordaintzeko. Morroiak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, arren eta arren esaten zion: “Emadazu astia eta dena…

Abuztuak 10

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Egi-egiaz diotsuet: Gari-alea, lurrean erori eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; baina, hiltzen bada, fruitu asko ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, Ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena ohoratu egingo du Aitak».

Abuztuak 9

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Zeruetako erreinuarekin, beren kriseiluak eskuetan hartu eta senargaiari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da. Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak. Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. Senargaiak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen. Gauerdian oihu bat entzun zen: “Badator senargaia; irten zakizkiote bidera!” Jaiki ziren neskatxa guztiak, eta beren kriseiluak prestatu zituzten. Orduan, zentzugabeek esan zieten zentzudunei: “Emaguzue olio-pixka bat…

Abuztuak 8

Aldi hartan, Galilean zehar zebiltzala, esan zien Jesusek ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute; hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztuko da». Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren. Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten: «Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?» «Bai», erantzun zien. Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrean jarri eta esan zion: «Zer deritzozu, Simon? Munduko erregeek zeinengandik hartzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?». Pedrok erantzun zion: «Arrotzengandik». Jesusek, orduan: «Etxekoak libre daude, beraz. Halaz guztiz ere, inori…

Abuztuak 7

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez beldur izan, ene artaldetxo hori, gogoko izan baitu zuen Aitak erreinua zuei ematea. Saldu zeuen ondasunak eta eman limosna. Pila itzazue zeruan hondatuko ez diren ondasunak, huts egingo ez dizuen altxorra, hara ez baita lapurrik hurbiltzen, ezta ere han sitsak jaten. Zeren, zuen altxorra non, zuen bihotza han. Zaudete prest, jantziak loturik eta kriseiluak pizturik; izan zaitezte nagusia ezteietatik noiz itzuliko zain dauden morroiak bezalakoak, iritsi eta atea jo bezain laster irekitzeko prest dauden morroiak bezalakoak. Zorionekoak morroi horiek, nagusiak, iristean, zain aurkitzen baditu! Egia diotsuet: arropak aldaturik…

Abuztuak 6

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira igo zen otoitz egitera. Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu zitzaion, eta jantzia zuri distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon agertu ziren, Moises eta Elias, aintzaz distiratsu Jesusekin hizketan; Jerusalemen gertatzekoa zen Jesusen heriotzaz mintzo ziren. Pedro eta lagunak logurak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzen ari zirela, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, bai ederki gaudela hemen! Egin ditzagun hiru txabola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat» Ez zekien zer esaten zuen ere.

Hau esaten…

Abuztuak 5

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia nigatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zertako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak bizia berriro eskuratzeko? Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin eta orduan bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio. Egia diotsuet: hemen direnetako batzuk ez dira hilko, Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte».

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.