Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Gizon batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak utzi zizkien. Bati bost talentu eman zizkion, beste bati bi, beste bati bakarra; bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zen. Bost talentu hartu zituena haiekin lanean hasi zen berehala, eta beste bost irabazi zituen. Bi hartu zituenak ere gauza bera egin zuen, eta beste bi irabazi zituen. Bat hartu zuenak, ordea, lurrean zuloa egin eta han gorde zuen bere nagusiaren dirua.
Handik luzarora, etorri zen morroi haien nagusia, eta kontuak garbitzen hasi zitzaien. Hurbildu zen bost talentu hartu zituena, eta beste bost eraman…