Aldi hartan, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukera tu zituen, eta apostolu izena eman zien: Simon –honi Pedro izena ezarri zion– eta honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote zeritzana–, Judas Santiagorena eta Judas Iskariote, Jesusen saltzaile izango zena. Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria, hari entzutera eta beren gaitzetatik sendatzera…
Bilaketaren emaitzak
Irailak 5
Beste larunbat batez, Jesus sinagogan sartu eta irakasten hasi zen. Bazen han eskuineko besoa elbarria zuen gizon bat. Lege-maisuak eta fariseuak zelatan zegozkion, larunbatez sendatuko ote zuen, zertan salatu izateko. Jesusek, haien gogoetei igarririk, beso-elbarriari esan zion: «Jaiki eta zatoz hona, erdira». Hura jaiki eta zutik gelditu zen. Jesusek esan zien orduan: «Galdera bat: larunbatez zer da zilegi, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala hondatzea?» Eta, inguruko guztiei begira, esan zion gizonari: «Luzatu beso hori». Hark luzatu zuen eta sendatu egin zitzaion.
Lege-maisuak eta fariseuak beren onetik atera ziren eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.
Irailak 4
Aldi hartan, jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, haiengana bihurturik, hau esan zien: «Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak, eta bere burua bera baino maiteago ez banau, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire ikasle. Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, eseri eta ez ditu aurretik gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko lain ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren ezin bukatuko balu, hori ikustean barre egingo liokete denek, esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik bukatu”. Edota zein erregek, beste baten…
Irailak 3
Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak galburuak moztu, eskuetan aletu eta jaten ari ziren. Fariseu batzuek esan zieten: «Nolatan ari zarete larunbatez zilegi ez dena egiten?» Jesusek erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak gertatu zirenean? Jainkoaren etxean sartu eta, Jaunari eskainiriko ogiak hartuz, jan egin zituen eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik». Eta hau esan zien: «Gizonaren Semea larunbataren nagusi da».
Irailak 2
Aldi hartan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: «Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, baita fariseuen ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira». Jesusek erantzun zien: «Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau». Parabola hau ere esan zien: «Inork ez du jantzi berririk urratzen, zaharrari adabakia ipin tzeko; bestela, jantzi berria hondatu egingo litzateke eta zaharrari ez litzaioke berriaren adabakia egoki etorriko. Ez du inork ardo berririk sartzen ere zahagi zaharretan; ardo berriak zahagiak lehertu…
Irailak 1
Aldi hartan, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren hitza entzuteko; Genesaret aintzira-ertzean zegoen Jesus. Bi txalupa ikusi zituen ur-bazterrean geldi; arrantzaleak, ontzietatik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Igo zen txalupa haietako batera, Simonenera, eta lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion. Gero, eseri eta txalupatik jendeari irakasten jardun zuen. Hitzaldia bukatzean, esan zion Simoni: «Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako» Simonek erantzun zion: «Maisu, gau osoan eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; hala ere, Zuk diozunez gero, botako ditut sareak». Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zuten, sareak lehertzeko…
Abuztuak 31
Aldi hartan, Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten. Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion sukarrari, eta sukarrak alde egin zion. Berehala jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaien amaginarreba. Eguzkia sartu zenean, gaixoak zituzten guztiek, edozein zela ere haien gaitza, Jesusi eramaten zizkioten, eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egiten zituen. Askorengandik deabruak ere ateratzen ziren, deiadarka esanez: «Zu Jainkoaren Semea zara!». Jesusek zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela. Eguna argitu orduko, atera eta bazter bakarti…
Abuztuak 30
Aldi hartan, Jesus Galileako Kafarnaum hirira jaitsi zen, eta larunbatetan jendeari irakasten zion. Txunditurik zegoen jendea haren irakaspenaz, nagusitasunez hitz egiten baitzuen. Bazen sinagogan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat, eta oihu bizian zioen: «Zer duk gurekin, Jesus Nazaretarra? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua». Jesusek gogor eraso zion: «Isil hadi eta atera gizon horrengandik! Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik. Ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: Zer da hau? Nagusitasunez eta indarrez agintzen die espiritu gaiztoei, eta hauek atera egiten…
Abuztuak 29
Aldi hartan, Herodesek Joan harrapatu eta kartzelan lotua zuen, Herodias zela eta. Herodesen anaia Feliperen emaztea zen Herodias, baina Herodesek bere emaztetzat hartua zuen, eta Joanek esaten zion: «Ez zaizu zilegi zeure anaiaren emaztea edukitzea». Horregatik, gorroto zuen Herodiasek Joan eta hil egin nahi zuen, baina ezin, Herodesek begirune baitzion Joani; gizon zuzen eta santutzat zeukan, eta babestu egiten zuen. Joanen hitzek kezkarik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion. Etorri zitzaion, ordea, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere urtebetetzean, afaria eman zien agintari, gudalburu eta Galileako handikiei. Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan…
Abuztuak 28
Aldi hartan, larunbat batean, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion. Ohartu zen Jesus gonbidatuek aurreneko jarlekuak hartzen zituztela eta ohar hauek egin zizkien: «Ezteietara gonbidatzen zaituztenean, ez jarri mahaiburuan, baliteke-eta zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izatea; hala balitz, biok gonbidatu zaituztenak etorri eta esango lizuke: “Utzi tokia honi”. Orduan, azkeneko lekuan eseri beharko zenuke lotsaturik. Alderantziz, gonbidatzen zaituztenean, jarri azkeneko tokian, gonbidatu zaituenak, datorrenean, esan diezazun: “Adiskide, igo gorago!” Horrela, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean…