Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Urtarrilak 6

Jesus Judeako Belenen jaio zen Herodes erregearen garaian. Aldi hartan Mago batzuk etorri ziren sortaldetik Jerusalemera, zera galdezka: «Non da jaioberria den juduen erregea? Haren izarra ikusi dugu sortaldean, eta hura gurtzera gatoz.» Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, eta Jerusalem osoa ere harekin batera. Orduan, apaizburu eta lege-maisuak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. Haiek honela erantzun zioten: «Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak: “Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zugandik aterako baita buruzagia, Israel nire herriaren errege izango dena.”»

Orduan Herodesek,Magoei isilka dei eginik,izarra…

Urtarrilak 5

Aldi hartan,Jesusek Galilea aldera joatea erabaki zuen.Felipe aurkitu zuen eta hau esan zion: «Jarraitu niri.» Felipe Betsaidakoa zen, Andresen eta Pedroren herrikoa. Felipek Natanael aurkitu zuen, eta honela esan zion: «Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.» Eta Natanaelek: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?» Felipek: «Zatoz eta ikus!» Jesusek Natanael zetorkiola ikusi eta honela esan zuen: «Hona hemen benetako israeldarra, faltsukeriarik gabea.»«Nondik ezagutzen nauzu?» galdetu zion Natanaelek. «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean ikusi zintudan» erantzun zion Jesusek. Eta…

Urtarrilak 4

Aldi hartan, han zegoen Joan Bataiatzailea bere bi ikaslerekin. Jesus handik igarotzen ikusirik, hau esan zien Joanek: «Horra hor Jainkoaren Bildotsa.» Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. Jesusek, atzera begira eta jarraitzen ziotela ikusirik, zera gal detu zien: «Zeren bila zabiltzate?»Haiek erantzun: «Rabbi, non bizi zara?»(Rabbik «Maisu» esan nahi du). Jesusek hau esan zien: «Zatozte eta ikusiko duzue.»
Joan ziren, non bizi zen ikusi eta harekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak inguru zen. Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. Andresek bere anaia Simonekin egin zuen topo lehenik, eta…

Urtarrilak 3

Biharamunean, Joan Bataiatzaileak Jesus beregana etortzen ikusi zuen eta hau esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko bekatua kentzen duena. Honi buruz esan nuen nik: “Badator nire ondoren gizon bat, niri aurrea hartu didana, ni baino lehenagokoa baitzen”. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko etorri da.» Eta aitormen hau egin zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut uso-irudian zerutik jaisten eta bere gainean gelditzen. Nik ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak honela esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu…

Urtarrilak 2

Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen, eta Hitza Jainko zen. Hitza hasieran Jainkoarekin zegoen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpean egiten du argi, baina ilunpeak ez zuen onartu.

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Testigu izatera etorria zen, argiaz testigantza egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, munduak ez zuen…

Urtarrilak 1

Aldi hartan, artzainak lasterka joan ziren Belenera, eta han aurkitu zituzten Maria eta Jose eta jaioberria askan etzana. Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. Mariak, be-rriz, gogoan jasotzen zituen gauza hauek guztiak, bere barruan hausnartuz.

Eta artzainak, entzun eta ikusi zutenagatik, Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, de na aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien. Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, «Jesus» ezarri zioten izena, sortu aurretik aingeruak esan bezala.

Abenduak 31

Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zen, eta Jainko zen Hitza.

Hitza hasieran Jainkoarekin zen. Gauza guztiak haren bidez eginak dira, eta egindakorik ezer ez da hura gabe egin.

Hitzagan zen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argiak ilunpean argi egiten du, baina ilunpeak ez zuen onartu.

Agertu zen gizon bat, Jainkoak bidalia: Joan zuen izena. Aitormenerako etorria zen, argiaren aitormen egitera, haren bidez guztiek sinets zezaten. Hura ez zen argia, argiaren aitormen egin behar zuena baizik.

Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina den arren, munduak ez zuen ezagutu.

Bereengana etorri…

Abenduak 30

Aldi hartan, bazen profetesa bat Ana zeritzana, Fanuelen alaba, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zen; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Gau eta egun tenpluan egoten zen, barau eta otoitz, Jainkoa zerbitzatzen. Ordu hartan han gertatu zen, eta Jainkoa goresten eta haurraz mintzatzen hasi zitzaien Jerusalemen askatasunaren zain zeuden guztiei.

Jesusen gurasoak, dena Jaunaren legeak agintzen duen bezala bete ondoren, Galileara itzuli ziren, beren herri Nazaretera. Haurra hazten eta indartzen zihoan, jakinduriaz betetzen ari zen eta Jainkoaren grazia berekin zuen.

Abenduak 29

Moisesen legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaionean, gurasoek Jerusalemera eraman zuten Jesus, Jaunari aurkezteko. Izan ere, honela dago agindua Jaunaren legean: «Lehenseme guztiak Jaunari sagaratuko dizkiozue». Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini behar zuten: «Bi usapal edota bi usakume».

Bazen Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen, eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunaren Mesias ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zen.

Legeak agintzen zuena betetzeko gurasoek Jesus haurra tenplura eraman zutenean, Simeonek…

Abenduak 28

Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes erregea haurra hil nahian ibiliko baita».

Jaiki zen, beraz, Jose, hartu zituen haurra eta ama gauez eta Egiptora joan zen. Han egon zen Herodes hil arte. Horrela bete zen Jaunak profetaren bidez esandakoa: «Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari».

Orduan, Herodes erregea, Magoek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Betleemen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, Magoek adierazitako denbora kontuan harturik. Honela bete zen Jeremias profetak…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.