Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Otsailak 20

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Hau diotsuet zuei, entzuleoi: Maita itzazue zeuen etsaiak, egin on gorroto dizuetenei, bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. Masail batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari ez ukatu jantzia ere.

Eskatzen dizun edonori eman, eta zeurea kentzen dizunari ez itzularazi. Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei. Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. Eta on egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue on, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste…

Otsailak 19

Aldi hartan, hartu zituen Jesusek berekin Pedro, Santiago eta Joan, eta mendi garai batera eraman zituen haiek bakarrik. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean. Jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar ditzakeen baino zuriago.

Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien, Jesusekin hizketan. Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, bai ederki gaudela hemen! Egin ditzagun hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat» Ez zekien zer esaten zuen; izan ere, zeharo beldurrak harturik zeuden. Orduan, hodei batek estali zituen, eta ahots bat irten zen hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue»

Eta hartan, ingurura begiratu eta Jesus…

Otsailak 18

Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek:

«Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik eta berri onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bizia galtzekotan? Eta zer eman dezake gizakiak, berriro bizia bereganatzeko?

Beraz, norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz beterik aingeru santuekin etorriko denean» Eta honela amaitu zuen:

«Benetan diotsuet: Hemen…

Otsailak 17

Aldi hartan, Feliperen Zesarea inguruko auzoetara abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien ikasleei: «Ni nor naizela dio jendeak?» Haiek erantzun zioten: «Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat».

Jesusek berriro galdetu zien: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Pedrok erantzun: «Zu Mesias zara» Inori ez esateko agindu zien Jesusek zorrotz. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu beharra zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztuko zela. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Orduan, Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi…

Otsailak 16

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Betsaidara iritsi ziren, eta itsu bat ekarri zioten, uki zezala eskatuz. Jesusek itsuari eskutik heldu eta herritik kanpora atera zuen. Begiak listuz igurtzi ondoren, eskuak gainean ezarri zizkion eta galdetu: «Ikusten al duzu ezer?» Hark begiratu eta esan zuen: «Gizonak-edo nabaritzen ditut: zuhaitzak dirudite, baina ibili dabiltza» Orduan, berriro eskuak ezarri zizkion begietan eta argi ikusten hasi zen gizona; sendaturik gelditu zen, guztia garbi-garbi ikusten zuela. Jesusek etxera bidali zuen, herrian sartu ere ez egiteko aginduz.

Otsailak 15

Aldi hartan, ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien, eta bat bakarra zeukaten ontzian. Jesusek ohar hau egin zien: «Begira gero! Kontuz ibili fariseuen eta Herodesen legamiarekin» Haiek, berriz, eztabaidan ari ziren elkarrekin, ogirik ez zutelako. Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete ogirik ez duzuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak izan, eta ez al duzue ikusten? Belarriak izan, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, bost mila gizonen artean bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenuten hondarrekin?» «Hamabi», erantzun zioten. «Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete…

Otsailak 14

Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara. Eta esan zien:

«Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara. «Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”. Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra. Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio…

Otsailak 13

Aldi hartan, Jesus ikasleekin menditik jaitsi eta zelaigune batean gelditu zen. Ikasle-multzo handia zen harekin; baita herriko jendetza ugaria ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiroko eta Sidongo itsasaldetik etorria. Jesusek, ikasleei begira, esan zien:

«Zorionekoak behartsuok, zuena baita Jainkoaren erreinua.
Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak.
Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.
Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela-eta jendeak gorrotatu, beren artetik bota eta madarikatuko zaituztetenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alaitu zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria…

Otsailak 12

Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta zer janik ez, Jesusek ikasleei dei egin eta esan zien: «Erruki dut jende hau; badaramate hiru egun nirekin eta ez dute ezer ere jateko. Etxera baraurik bidaltzen baditut, bidean akiturik geldituko dira, urrutitik etorriak ere badira eta» Ikasleek esan zioten: «Baina nondik atera bakardade honetan hauek asetzeko adina ogi?» Hark galdetu zien: «Zenbat ogi duzue?» Eta haiek erantzun: «Zazpi» Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. Gero, zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, bana zitzaten. Haiek jendeari banatu zizkioten. Bazituzten arraintxo banaka…

Otsailak 11

Aldi hartan, utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barna, Galileako itsasora itzuli zen berriro, Dekapolisko lurraldean zehar. Gizon gor eta hitz-motela eraman zioten, eta eskua gainean ezartzeko eskatu. Jesusek, jendeagandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu. Gero, zerurantz begiratuz, hasperen egin eta esan zion: «Effeta», hau da, «Ireki» Eta une berean, belarriak ireki zitzaizkion, mihia askatu eta garbi hitz egiten hasi zen.

Gertatua inori ez esateko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten. Biziki harrituta, hau zioten: «Ondo egin du dena: gorrei entzun ahal izatea eman die eta…

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.