Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Maiatzak 24

Aldi hartan, Jesus Judeako mugetan sartu eta Jordan ibaiaz bestaldera igaro zen. Berriro jendetza handia bildu zitzaion eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien. Hurbildu zitzaizkion fariseu batzuk eta, Jesus zertan harrapatuko, galdetu zioten: «Zilegi al zaio gizonari emaztea uztea?». Hark erantzun zien: agindu zizuen horretaz Moisesek?». Eta haiek: «Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun». Jesusek esan zien: «Zeuen burugogorkeriagatik eman zizuen Moisesek lege hori. Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen; horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emaztearekin elkartuko da, eta biak haragi bat…

Maiatzak 23

Legamiagabeko Ogien Jaiko lehen-eguna zen, Pazko Bildotsa hiltzen zuten eguna, Afaltzen ari zirela, Jesusek ogia hartu zuen eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta eman zien, esanez: «Hartzazue: hau nire Gorputza da». Gero, edalontzi bat hartu eta, esker onezko otoitza esanez, eman zien, eta denek edan zuten bertatik. Eta esan zien: «Hau nire Odola da, itunaren Odola, askoren alde isuriko dena. Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardo honetatik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edango dudan eguna arte».

Maiatzak 22

Aldi hartan, Joanek esan zion Jesusi: gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta galarazi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa». Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazi, ez baita inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz gaizki esaka jardungo duenik. Zeren gure aurka ez dagoena gure alde baitago».

Maiatzak 21

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen hori inork jakiterik nahi, ika irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera; piztuko da». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien. Iritsi ziren Kafarnaumera eta, etxean zeudela, Jesusek galdetu zien eztabaida izan duzue bidean?». Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean. Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: «Lehenengo izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria»…

Maiatzak 20

Garai hartan, Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, honen ondoan, maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zeure semea!». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zeure ama!». Eta orduz gero ikasleak bere etxean hartu zuen. Ondoren, Jesusek, dena betea zela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz!». Bazen han ozpinez betetako pitxar bat. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, ezpainetara hurbildu zioten. Ozpina hartu zuenean, Jesusek esan zuen: «Bete da dena!». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman…

Maiatzak 19

Asteko lehen-egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik zeuden ikasleak, ateak itxita, juduen beldurrez. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, esan zien: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Ikasleak pozez bete ziren, Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak Ni bidali nauen bezala, hala bidaltzen zaituztet Nik zuek». Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien: «Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei, barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».

Maiatzak 18

Aldi hartan, Pedrok, itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?», galdetu ziona. Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi: «Jauna, eta hori zer?». Jesusek erantzun zion: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri». Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua sortu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?». Ikasle huraxe da gauza hauez guztiez testigantza egiten duena eta idatzi dituena, eta badakigu egiazkoa dela…

Maiatzak 17

Jesusek, ikasleei agertu eta haiekin gosaldu ondoren, esan zion Simon Pedrori: «Simon, Joanen semea, hauek baino maiteago al nauzu?». Hark erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala». Jesusek, orduan: «Bazka itzazu nire bildotsak». Bigarrenez galdetu zion Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nauzu?». Hark erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite zaitudala». Jesusek, orduan: «Zaindu itzazu nire ardiak». Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: «Simon, Joanen semea, maite al nauzu?». Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: «Jauna, Zuk dena dakizu; Zuk badakizu maite zaitudala». Orduan, Jesusek esan zion: «Bazka itzazu nire ardiak…

Maiatzak 16

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu hori, ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita hauen hitzaren bidez nigan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu denak bat izan daitezela. Aita, Zu nirekin eta Ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin, munduak sinets dezan Zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet Nik, bat izan daitezen, Gu biok bat garen bezala: Ni hauekin bat eta Zu nirekin bat. Horrela guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du Zuk bidali nauzula eta Ni maitatu nauzun bezala maitatu dituzula hauek ere. Aita, Zuk eman dizkidazunak Ni nagoen tokian nirekin egotea nahi dut…

Maiatzak 15

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu horrek, zaindu itzazu zeure ahalmenaz Zeuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen Gu Geu bat garen bezala. Hauekin izan naizen bitartean, Nik zaindu ditut zeure izenean eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta ez da bat ere galdu, galdu behar zuena baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da. Orain, ordea, zugana noa. Oraindik munduan nagoela esaten dut hau guztia, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan dezaten. Zure hitza eman diet Nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, Gaiztoagandik…