Bilaketaren emaitzak

  • Terminoa

  • Atala

  • Aroa

Abuztuak 29

Aldi hartan, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako lege-maisu batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi, eta ikasleetako batzuek esku kutsatuekin – hau da, eskuen garbikuntza egin gabe– jaten zutela ikusi zuten. Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz. Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute ohiturazko beste hamaika betebehar: hala nola, edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.
Horrela bada, fariseuek eta lege-maisuek galdetu zioten Jesusi: «Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?» Jesusek..

Abuztuak 28

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Gizon batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak utzi zizkien. Bati bost talentu eman zizkion, beste bati bi, beste bati bakarra; bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zen. Bost talentu hartu zituena haiekin lanean hasi zen berehala, eta beste bost irabazi zituen. Bi hartu zituenak ere gauza bera egin zuen, eta beste bi irabazi zituen. Bat hartu zuenak, ordea, lurrean zuloa egin eta han gorde zuen bere nagusiaren dirua.

Handik luzarora, etorri zen morroi haien nagusia, eta kontuak garbitzen hasi zitzaien. Hurbildu zen bost talentu hartu zituena, eta beste bost eraman…

Abuztuak 27

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien ikasleei: «Zeruetako erreinuarekin, beren kriseiluak eskuetan hartu eta senargaiari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da. Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak. Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. Senargaiak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.
Gauerdian oihu bat entzun zen: “Badator senargaia; irten zakizkiote bidera!” Jaiki ziren neskatxa guztiak, eta beren kriseiluak prestatu zituzten. Orduan, zentzugabeek esan zieten zentzudunei: “Emaguzue olio-pixka bat…

Abuztuak 26

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zaudete erne, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna. Hartu hau gogoan: etxeko nagusiak baleki gaueko zein ordutan etorriko den lapurra, erne egongo litzateke eta ez luke bere etxea zulatzen utziko. Egon, bada, prest zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko zaizue-eta Gizonaren Semea.

Izan zaitezte morroi leiala eta zentzuduna bezalakoak, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman dion morroia bezalakoak. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu! Benetan diotsuet: bere ondasun guztien buru ipiniko du. Baina beste morroi gaizto hura, nagusiak luzatu…

Abuztuak 25

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak! Zuek ere honelakoak zarete: kanpotik zintzoak jendearen aurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue, esanez: “Gure arbasoen egunetan bizi izan bagina, ez genukeen parterik hartuko haiekin profeten hilketan”. Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengoak zaretela. Bete, bada, zeuek ere zeuen gurasoen egintza gaiztoen…

Abuztuak 24

Aldi hartan, Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion: «Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zutena aurkitu dugu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa». Natanaelek esan zion: «Nazaretetik atera ote daiteke ezer onik?» Felipek erantzun: «Zatoz eta ikus».

Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi zintudan».

Natanaelek erantzun zion: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo erregea zara». Jesusek erantzun: «Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako…

Abuztuak 23

Aldi hartan, honela mintzatu zen Jesus: «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Jendeari zeruetako erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi dutenei ez diezue uzten.

Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Baten bat judu berri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino bi aldiz gaiago bihurtzen duzue infernurako.

Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: “Tenpluagatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urreagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”. Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua? Beste hau ere irakasten duzue:

“Aldareagatik zin egiteak ez…

Abuztuak 22

Aldi hartan, Jesusen ikasleetako askok esan zuen: «Gogorra da hizkera hau. Nork adi dezake?»

Jesusek, bere baitan oharturik ikasleak marmarka ari zirela, esan zien: «Onartezina iruditzen al zaizue hori? Eta Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, orduan zer? Espiritua da bizia ematen duena; gizakiak ezin du berez ezer eman. Nik esan dizkizuedan hitzak espiritu eta bizi dira. Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen. Eta esan zuen gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere nigana etorri, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen».

Geroztik, haren…

Abuztuak 21

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zitzaien jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aulkian eseriak daude. Egizue, beraz, eta bete haiek esandako guztia; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak eta eraman ezinezkoak lotzen dituzte, eta besteei leporatzen; baina berek atzamar batez ere ez dituzte mugitzen. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak erabiltzen dituzte bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean. Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aulkiak maite dituzte, plazetan jendeak agur egitea eta denek “maisu” deitzea.

Zuek, ordea, ez utzi inori…

Abuztuak 20

Aldi hartan, Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, elkarrekin bildu ziren fariseuak, eta haien arteko lege-gizon batek azpikeriaz galdetu zion Jesusi: «Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?»

Jesusek erantzun: «“Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotzbihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz”. Hau da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da: “Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala”. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak».