Aldi hartan, herri guztietatik jendetza handia bildu zitzaion batean, Jesusek parabola hau esan zien: «Behin batean, atera zen ereilea hazia ereitera. Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, zapaldu egin zuten eta txoriek jan. Beste zenbait harri artean erori zen eta, erne orduko, ihartu egin zen, hezetasunik ez zuelako. Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, harekin batera ernerik, ito egin zuten hazia. Gainerakoak lur onean erori ziren, eta erne eta bateko ehun eman zuten fruitua».
Hau esanik, honela egin zuen oihu: «Entzuteko belarririk duenak entzun beza».
Orduan, parabola honek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi. Honek honela…