Aldi hartan, Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien apaizburuei, lege-maisuei eta herriko zaharrei: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta hesiz inguratu, bertan dolarea egin eta dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen. Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiko fruitutik zegokion partea jasotzera; baina haiek morroiari heldu, jo eta esku hutsik bidali zuten. Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan jo eta irainez bete zuten. Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko bidali zizkien, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten. Bazuen oraindik beste norbait, bere seme…
Bilaketaren emaitzak
Ekainak 2
Legamiagabeko lehen-eguna zen, pazko-bildotsa hiltzen zuten eguna. Ikasleek galdetu zioten Jesusi: «Non nahi duzu pazko-afarirako prestaketak egitea?». Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez: «Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon bat aurkituko duzue; jarrai iezaiozue, eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia». Hark gela handi bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua. Prestatu hantxe behar ditugunak». Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, Jesusek esan bezala aurkitu zuten dena, eta pazko-afaria prestatu zuten. Afaltzen ari zirela, Jesusek ogia hartu zuen eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu…
Ekainak 1
Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Jerusalemera etorri ziren berriro. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: «Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Zeinek eman dizu horretarako aginpidea?». Jesusek erantzun zien: «Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuidazue, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela. Joan Bataiatzaileak Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Erantzun!». Haiek hau zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi esango digu. Baina nola esan giza aginduz ari zela?». Honetarako, jendearen beldur ziren, guztiek egiazko profetatzat…
Maiatzak 31
Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!». Mariak esan zuen: «Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena, ikusi…
Maiatzak 30
Aldi hartan, Jesus ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik ateratzean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eseria. Jesus Nazaretarra zela jakitean, deiadarka hasi zen: «Daviden Seme, Jesus, erruki zakizkit!». Askok gogor egiten zion isilarazteko; baina hark areago egiten zuen oihu: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu zuen. Deitu zioten, esanez izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: ikus dezadala, Maisu!». Jesusek esan zion: «Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu». Une…
Maiatzak 29
Aldi hartan, Jerusalemera bidean gora zihoazen ikasleak, eta Jesus aurretik. Ikasleak txunditurik zeuden, eta jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Jesusek Hamabiak berriro beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien: «Begira, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen esku utziko dute; heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren esku utziko; hauek iseka egingo diote eta listua botako, zigorkatu eta hil egingo dute; baina handik hiru egunera piztuko da».
Santiagok eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten: «Maisu, eskatuko dizuguna Zuk guri egitea nahi genuke». Jesusek galdetu zien: «Zer…
Maiatzak 28
Aldi hartan, Pedrok esan zion Jesusi: «Hara, guk dena utzi dugu, zuri jarraitzeko». Jesusek erantzun: «Benetan diotsuet: Nigatik eta Berri Onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, orain, mundu honetan, ehun halako hartuko du: etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira, eta orain azkeneko direnak lehenengo».
Maiatzak 27
Aldi hartan, Jesus abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion: «Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?». Jesusek erantzun zion: «Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona, Jainkoa besterik. Badakizkizu aginduak: ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, hartu aintzat aita-amak». Hark, orduan: «Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia». Jesus maitasunez begira jarri zitzaion, eta esan: «Gauza bat besterik ez zaizu falta: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, eta altxorra izango duzu zeruan; gero, zatoz eta jarraitu Niri». Hitz…
Maiatzak 26
Aldi hartan, Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek adierazi zien mendira. Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden. Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Aginpide osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan. Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz, eta Nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta Ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».
Maiatzak 25
Aldi hartan haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Hori ikustean, haserretu zen Jesus eta esan zien: «Utzi haurrei Nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena da-eta Jainkoaren erreinua. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala hartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko». Eta, besarkatuz, bedeinkatu egiten zituen haurrak, eskuak gainean ezarriz.