Luzio Uriarte
Bilbon jaio nintzen 1958. urtean. Txikitatik bi zaletasun izan ditut, esku-pilota eta euskara, eta, zorionez, bietan aritzeko aukera izan dut. 1977tik Adsis komunitateetako partaidea naiz, Jainkoaren erregetza Eliza eta gizarte honetan bizitzeko nahiaz. Hamasei urtez Txilen egon nintzen, maputxeen lurraldean hain zuzen ere; gure munduari begiratzeko beste ikuspuntu bat, zalantzarik gabe. Lurralde haietan oso maisu/maistra onak izan nituen. Nire lanbidea anitza izan da, lan askotan ibilia bainaiz. Une honetan, Deustuko Unibertsitatean, Teologia Fakultatean nago klaseak ematen eta ikertzen, gehienbat erlijio aniztasunaz, erlijioa eta gizarte garaikideaz, erlijioaren aldaketaz eta horien antzeko gaiez.

ARTIKULUAK

Apirilak 14

Apirilak 14 Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Berriro jaio behar duzue. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin». Nikodemok galdetu zion:...

Nola izendatu izendaezina? (3) Jauna

Ziur aski, egiak hegi asko ditu. Aurreko gogoeta egiaren hegi bada ere, ez da hegi bakarra, ez da egia guztia. Hasteko, nire hitza erabili beharrean, bi euskal pentsalariren hitzak aldatuko ditut, niri, behinik behin, zer pentsatua ematen baitidate.  “Lagun batek esan...

Apirilak 13

Apirilak 13 Bazen fariseuen taldean Nikodemo izeneko gizon bat, juduen buruzagietakoa. Honek gauez Jesusengana etorri eta esan zion: «Maisu, badakigu Jainkoak guri irakasteko bidali zaituela; inork ez baitezake egin Zuk egiten duzun ezaugarririk, Jainkoa berekin ez...

Nola izendatu izenda ezina? (2) – Jauna

“Jaun” hitza (sinboloa) klasikoa da Izendaezina izendatzeko. Izen hau Bibliak gehien erabiltzen duena ez ezik, euskararen tradizioan ere ohikoena da. Hala ere, eta garaiko kultura modernoaren sentsibilitatea kontuan izanik, izen hau erabiltzen jarrai dezakegu? Garaiko...

Nola izendatu Izendaezina? (1)

Galdera kontraesankorra da, Izendaezina ezin baitaiteke izendatu. Judu-kristau tradizioa, besteak beste, nahikoa kontraesankorra da galdera honi heltzean. Bibliak berak hainbat modutan izendatzen du Izendaezina eta, aldi berean,  bertan irakurtzen dugu ondorengo...

Magoen gezurra eta gezurraren magoak

Urtero gertatzen zait. Magoen jaia ospatzean, ezin dut saihestu ume aroan izandako zaputzaldia. Inguruko adinkideen artean,  magoak gurasoak zirela zabaltzen hasi zen; nik gurasoei galdetu eta nolabait sinesmenari eusteko bide eman zidaten: magoengan sinesteari utzi...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.