Juankar Olaeta
Ez da batere erraza nork bere burua aurkeztea, halako hitz-totel eta lotsarrokeria sentsazioa nagusi da, nor bere baitatik atera eta kanpotiko begirada norberarenganantz; zer esan? meta-izatea… Tira, Oñati herri eder bezain patuzkoan Gernika-Lumotar exiliatu ekonomikoa, tomatero jaio, txantxiku hazi eta elkar hezi dugun hiru seme-alaben aitatxo (ia)ohia, Iratxe Sopeloztar bikote, bidaide maitearekin batera. Nire pathos, ikasiaz batera ziri-irakatsi. Nazarateko Josuk, ezagutzen hasi nintzenetik, ez nau bakean uzten, gogaikarria gero…!; nerabe herabea neu, Herri irrikaz irri ari. Jabier eta Mertxe harturiko Maitasunaren semea, dohatsua ni.

ARTIKULUAK

Abuztuak 4

  Abuztuak 4 Aldi hartan, Tiroko eta Sidongo lurraldera aldendu zen Jesus. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion: «Jauna, Daviden Semea, erruki zakizkit! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba». Baina Jesusek ez zion...

Abuztuak 3

  Abuztuak 3 Jendea ase ondoren, ontzian sarrarazi zituen Jesusek bere ikasleak eta bere aurretik bestaldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. Jendea bidali eta gero, mendira igo zen Jesus bera bakarrik, otoitz egitera. Ilundu zuenean, han...