Juankar Olaeta
Ez da batere erraza nork bere burua aurkeztea, halako hitz-totel eta lotsarrokeria sentsazioa nagusi da, nor bere baitatik atera eta kanpotiko begirada norberarenganantz; zer esan? meta-izatea… Tira, Oñati herri eder bezain patuzkoan Gernika-Lumotar exiliatu ekonomikoa, tomatero jaio, txantxiku hazi eta elkar hezi dugun hiru seme-alaben aitatxo (ia)ohia, Iratxe Sopeloztar bikote, bidaide maitearekin batera. Nire pathos, ikasiaz batera ziri-irakatsi. Nazarateko Josuk, ezagutzen hasi nintzenetik, ez nau bakean uzten, gogaikarria gero…!; nerabe herabea neu, Herri irrikaz irri ari. Jabier eta Mertxe harturiko Maitasunaren semea, dohatsua ni.

ARTIKULUAK

Azaroak 25

  Azaroak 25 Aldi hartan, tenpluari buruz ari ziren batzuk, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zien: «Etorriko da, hor ikusten dituzuen horietatik guztietatik harririk harri gainean geldituko ez den garaia: dena suntsituko...

Azaroak 24

  Azaroak 24 Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino...

Apirilak 13

Apirilak 13 Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. K Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin eta esan zien: † «Banuen gogoa, sufritu aurretik pazko-afari hau zuekin egiteko. Hara zer diotsuedan: ez dutgehiago Pazkoa ospatuko,...

Apirilak 12

Apirilak 12 Aldi hartan, Maria ikustera joandako judu askok, Jesusek Lazarorekin egina ikustean, harengan sinetsi zuen. Haietako batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten. Orduan, apaizburuek eta fariseuek Batzarra bildu zuten, eta esan:...

Apirilak 11

Apirilak 11 Aldi hartan, juduek berriro harriak hartu zituzten Jesusi harrika egiteko. Jesusek esan zien: «Egintza onik asko egin dut zuen aurrean Aitaren izenean; horietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?». Erantzun zioten: «Ez zaitugu egintza onak egiteagatik...

Apirilak 10

Apirilak 10 Aldi hartan, Jesusek esan zien juduei: «Egi-egiaz diotsuet: Nire hitza gordetzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko». Juduek esan zioten: «Orain bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta Zuk diozu: “Nire...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.