Juan Manuel Etxebarria
Zeberio (Bizkaia) 1948 Batxilergo klasikoa (latina eta grekoa) eta Filosofia ikasketak Derion, Bilboko Elizbarrutiko Seminarioan. Magisteritza Bizkaiko Eskola Normalean. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Ohorezko Matrikula). Euskal Filologian doktorea, Etno-Hizkuntzalaritza espezialitatean (Cum Laude). Derioko R.M. Azkue Ikastetxeko irakaslea. Derioko Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakaslea. Euskal Filologiako irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean, gaur egun emeritua. Doktorego-tesi batzuen zuzendaria. Irakaskuntza ertainetako euskal hizkuntza eta literaturako katedraduna. Irakaskuntza Ertainetako Hezkuntzako ikuskaria. On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia Taldeko kidea. Euskaltzaindiako kide urgazlea. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordekide ohia. Idazlea, hizlaria, lexikografoa eta irrati eta telebistako kolaboratzailea etnografia gaietan.

ARTIKULUAK

San Juan eguzkia

Eguzki hitza, eki edo ekhi iparraldean, egun, hitzarekin lotu behar dugu eta eguzki-argia dago bere oinarrian. Urtean zehar, mundua mundu denetik, besteak beste, eguzkiari adi egon da gizadia lurreko bizibidean. Eguzkia, lau urtarotan da garrantzitsua baina euskal...

Maitzeko Santakurtzak

Santakurtz jai bi dauzkagu Euskal Herrian, bata maiatzaren hirukoa  eta bestea irailaren hamalaukoa. Maiatzekoan, Kristoren Gurutze Santuaren aurkikuntza ospatzen da, eta irailekoan Gurutze Santuaren gorespena. Goazen maiatzekora. Dirudienez, Santa Elena, Constantino...

Artoa Euskal Herrian

Artoa izenez ezagutzen dugun jakia XVII. mendean Ameriketatik ekarritakoa da. Guk bageneukan aurretik, “artatxiki” ( gazt. mijo) deritxaguna, baina Ameriketakoa  emankorragoa suertatu zen eta gure soloak artaduiz bete ziren pertsona zein ganaduen elikagai legez....

Zozomikote edo Marti-Kakatsu

Gorbeialdeko pastore bat,  Apirilean sartuz batera Martiari begiratu eta burlazar hasi zitzaion esanez: “ Marti-kakatsu, Marti-kakatsu; Apirilean sartu natzaizu”; esatea lez, ez dizut beldurrik, behin apirileraz gero artaldea eroso ibiliko da erreketatik ere....

Kandelario lario

Otsailaren hasierako santorala garrantzitsua izan da. Kandelario eguna otsailaren 2an ospatzen dugu eta gaur egun indarra galdu arren, lehenago jai handia eta polita zen gure herrietan.  Elektrizitatea asmatu aurretik, besteak beste, kandela-argia erabilten zen...

Kalendarioa

Urte berriak kalendario berria. Gaur egun normal egiten zaigu kalendario bat eskuratzea baina horrek historia luzea dauka. Kalendarioa, “ egutegia” izenez euskeratu dogu eta halantxe darabilgu. Baina kalendario hitza, latineko “calendae eta bere eratorri...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.