Juan Manuel Etxebarria
Zeberio (Bizkaia) 1948 Batxilergo klasikoa (latina eta grekoa) eta Filosofia ikasketak Derion, Bilboko Elizbarrutiko Seminarioan. Magisteritza Bizkaiko Eskola Normalean. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Ohorezko Matrikula). Euskal Filologian doktorea, Etno-Hizkuntzalaritza espezialitatean (Cum Laude). Derioko R.M. Azkue Ikastetxeko irakaslea. Derioko Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakaslea. Euskal Filologiako irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean, gaur egun emeritua. Doktorego-tesi batzuen zuzendaria. Irakaskuntza ertainetako euskal hizkuntza eta literaturako katedraduna. Irakaskuntza Ertainetako Hezkuntzako ikuskaria. On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia Taldeko kidea. Euskaltzaindiako kide urgazlea. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordekide ohia. Idazlea, hizlaria, lexikografoa eta irrati eta telebistako kolaboratzailea etnografia gaietan.

ARTIKULUAK

Aste Santua

Gaurko kalendarioa, Gregorianoa dugu. Julio Cesarrek K.a.-ko 46an osatutako  egutegia, 1582an Gregorio XIII. Aita Santuak eratu eta kristautu egin zuen. Urteroko egutegia hartuz, martiaren ekinokziotik hurrengo ilbetea ikusi eta hurrengo domeka beti izango da Bazko...

Udaberriaren mitoa

Dirudienez, euskal urte zaharrak, urtaro bi bakarrik zeuzkan: uda eta negu. Baina Kristo aurreko 46ko kalendario Julianoak, solstizio bi, ekinokzio bi eta hamabi hilabetetan banatu zuenez urtea, euskaldunok, uda, hirukoiztu egin genuen: udaberri, uda eta udazken...

Santageda-Makilak

Santa Ageda, otsailaren 5ean ospatzen da baina bezperan, besteak beste, santari dagokion kopla-kantu-hotsa dugu gure ohituretako bat. Kantu-hotsari laguntzeko, abeslari bakoitzak bere makila eramaten du kantua eta erritmoa bateratzeko. Kopla zein bertsoetan, hasteko,...