Juan Manuel Etxebarria
Zeberio (Bizkaia) 1948 Batxilergo klasikoa (latina eta grekoa) eta Filosofia ikasketak Derion, Bilboko Elizbarrutiko Seminarioan. Magisteritza Bizkaiko Eskola Normalean. Euskal Filologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Ohorezko Matrikula). Euskal Filologian doktorea, Etno-Hizkuntzalaritza espezialitatean (Cum Laude). Derioko R.M. Azkue Ikastetxeko irakaslea. Derioko Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakaslea. Euskal Filologiako irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean, gaur egun emeritua. Doktorego-tesi batzuen zuzendaria. Irakaskuntza ertainetako euskal hizkuntza eta literaturako katedraduna. Irakaskuntza Ertainetako Hezkuntzako ikuskaria. On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia Taldeko kidea. Euskaltzaindiako kide urgazlea. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordekide ohia. Idazlea, hizlaria, lexikografoa eta irrati eta telebistako kolaboratzailea etnografia gaietan.

ARTIKULUAK

Gau Beltza

Zemendi edo azaroaren sarreran, “Halloween” jai paganoaren gainean, Eleizeak Domu Santu eta Arimen Eguna jarri zituen kalendarioan eta ospatu ere bai aspaldirik. Baina urteen porasuz sekularizatzen joan da gure herria eta batek baino gehiagok kristau aurreko mitologia...

Lastamarraga

Urrira sartzen garen neurrian, gure baserrietan artaburu helduak batzen ziren etxera eramateko. Behin etxeraz gero, artazuriketa zen lanetariko bat, hau da, kapaxak kentzea eta lan hori sutondoan egiten zen familiako giro eta hezkuntza ederrean, errosarioa bitarteko....

Irailean eskolara

Irailean kurtso berria hasten dugu maila guztietako ikastetxeetan eta ikasle, irakasle eta gurasoak behar dena antolatzen saiatuko dira hezkuntzaren bidean. Hezkuntzak etxetik hasi behar du eta ikastetxean osatu heziketa orokorra bitarteko. Aldi bateko hezkuntzatik...

Linoa gurean

Gaur, edozein dendatan eros ditzakegu linozko soinekoak. Gurean ere, ezagutu izan dugu linoaren kultura, linaza, linazasoro toponimo eta abizenak bitarteko. Linoa, udagoieneko San Lino inguruan ereiten zen gurean eta behin San Juanetatik lasterrera ebagi....

Suge esnezaleak

Maiatzeraz gero, eguraldiak gorabehera handiak izaten ditu eta batzuetan beroegi ere bai. Eguzkiak sano joten duenean, lozorroan dauden sugeak ere odol-berotu eta biztu egiten dira. Sugeari beti izan diogu errespetua, batez ere sugegorri pozoitsuari. Sugearenganako...

Iturriak

Apirila euritsua dela dio esaerak eta gure aurrekoek errespetu handia zioten euriteari. Baserri bakarrak zein auzunekoak eraikitzean, leku altua eta eguzkibegia aukeratzen zen. Batetik urioletatik libratzeko eta bestetik eguzkiaz gozatzeko. Leku horretan, iturria zen...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.