Itziar Errandonea
Kaixo! Itziar Errandonea Ulazia naiz eta Donostian bizi naiz. Kristau Bizitza Elkarteetako kide naiz eta San Ignacio ikastetxean irakasle lanetan nabil. Euskaraz hazi eta hezi ninduten etxean eta txikitatik otoitza ere euskaraz egiten erakutsi zidaten gauetan eta otordutan. Horregatik, Jainkoa eta Jesusekin dudan harremana euskaraz da, gure hizkuntzak dituen ñabardura eta esanahiekin. Hizkuntza batek duen munduko ikuspegia isladatzen du eta honen baldintzapean bizi gara. Hau dela eta, oso lagungarri eta interesgarria egin zitzaidan gonbita honetan parte hartzeko aukera. Barruan bizi dugunari, gure desioei eta ametsei, gure tristurei eta pozei izena jartzea gure hizkuntza erabiliz, aukera paregabea da gure fedea partekatu eta aberasteko, eta aldi berean, kristauon taldekide sentitzeko.

ARTIKULUAK

Azaroak 13

  Azaroak 13 Aldi hartan, Jainkoaren erreinua noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek Jesusi. Honek erantzun zien: «Jainkoaren erreinua ez da nabarmen etorriko. Ezin esango da: “Hona hemen” edota “hara han”; zeren Jainkoaren erreinua zuen artean baitago...

Azaroak 12

  Azaroak 12 Behin batean, Jesus Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barna zihoan. Herrixka batean sartzean, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, deiadarka esan zioten: «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!». Jesusek, ikustean, esan...

Azaroak 11

  Azaroak 11 Aldi hartan, Jaunak esan zuen: «Emazue, zuetako batek morroia duela soro-lanean edo artzaintzan. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio? Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak,...

Azaroak 10

  Azaroak 10 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ezinbestekoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena! Hobe luke errotarria lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea...

Iraunkortasuna

Indarrak falta direnean,zu izango zara euskarria.Zergatia ahazten dudanean,zu izango zara oroimena.Gogoa galtzen dudanean,zu izango zara arnasa.Fedeak zalantzan jartzen nauenean,zu izango zara erantzuna.Alaitasuna faltan botatzen dudanean,zu izango zara...

Uztailak 27

  Uztailak 27 Behin batean, Jesus otoitzean ari zen leku batean; bukatu zuenean, ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala». Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue: “Aita, santu izan bedi...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.