Iñaki Abaunz
Azpeitiarra naiz, eta familian ikasi nuen mundua ez zela ikusten genituen gauzetan amaitzen, haratago begiratu behar nuela. Orduan bilatzaile bihurtu nintzen, zer ote zen? non ote zegoen? Geroztik begirada luzatzen saiatzen naiz, psikologia ikasketetan aurkitu ez nituen erantzunak aurkitu nahian. Kuriositatea bide-lagun galderak egiteko garaian, Jainkoa eta gizaki harremanak direla erantzunen iturri. Gaur egun ezkondua eta diakonoa, Loilako Santutegian lanean eta Bidania-Goiatz, Errezil, Beizama eta Azpeitiko parrokietan Hitza zabaltzen.

ARTIKULUAK

Abenduak 10

  Abenduak 10 Menditik jaistean, hau galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nola diote lege-maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: «Elias etorria...

Abenduak 9

  Abenduak 9 Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeinen antzekoa dela esango nuke gizaldi hau? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da; honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek aienerik...

Abenduak 8

  Abenduak 8 Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jainkoak, Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Dabiden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen. Aingeruak, Mariaren etxean sartu...

Abenduak 7

  Abenduak 7 Aldi hartan, Jesusek hau esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna...

Abenduak 6

  Abenduak 6 Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa...

Abenduak 5

  Abenduak 5 Aldi hartan, Jesus irakasten ari zen. Han zeuden eserita Galileako eta Judeako auzo guztietatik eta Jerusalemetik etorritako fariseu eta lege-maisu batzuk. Eta Jaunaren indarrak gaixoak sendatzera eragiten zion. Hartan, etorri ziren gizon batzuk...

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.