Bittor Uraga
Bittor Uraga Laurrieta Bilbon jaio zen 1959an eta gaur ere Bilbon bizi da. Euskal Filologiako lizentziatua da 1985az geroztik (ikasketak Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen) eta euskararekin zerikusia zuten lanetan jardun du beti (irakaslea, hizkuntza normalkuntzako teknikaria, itzultzailea…), azken lanpostua Lan Harremanen Kontseiluko “Informazio, Dokumentazio eta itzulpengintzako arduraduna” izan zuelarik. Seme bi ditu eta Bilboko Salbatzailea Parrokiako Ailedi komunitateko kidea da.

ARTIKULUAK

Maiatzak 8

Maiatzak 8 Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Nire ardiek aditzen dute nire ahotsa; Nik ezagutzen ditut, haiek jarraitu egiten didate, eta Nik betiko bizia ematen diet; ez dira betiko galduko, ez dizkit inork ere eskutik kenduko. Haiek eman dizkidan nire Aita beste...

Maiatzak 7

Maiatzak 7 Aldi hartan, Jesusen ikasleetako askok esan zuen: «Gogorra da hizkera hau. Nork adi dezake?» Jesusek, bere baitan oharturik ikasleak marmarka ari zirela, esan zien: «Onartezina iruditzen al zaizue hori? Eta Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen...

Maiatzak 6

Maiatzak 6 Aldi hartan, juduak eztabaidan ari ziren beren artean: «Nola eman diezaguke honek bere haragia jaten?» Jesusek esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire haragia...

Maiatzak 5

Maiatzak 5 Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ezin da inor nigana etorri, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu. Eta Nik piztuko dut azken egunean. Hau dio profeten liburuak: "Jainkoaren ikasle izango dira denak". Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen...

Maiatzak 4

Maiatzak 4 Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Ni naiz bizia ematen duen ogia; nigana datorrena ez da gose izango, eta nigan sinesten duena ez da behin ere egarri izango. Zuek, ordea, lehen ere esan dizuedanez, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren. Aitak niri...

Maiatzak 3

Maiatzak 3 Aldi hartan, Jesusek esan zion Tomasi: «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue»....