Gau Beltza

2026 Aza 2
Zemendi edo azaroaren sarreran, “Halloween” jai paganoaren gainean, Eleizeak Domu Santu eta Arimen Eguna jarri zituen kalendarioan eta ospatu ere bai aspaldirik. Baina urteen porasuz sekularizatzen joan da gure herria eta batek baino gehiagok kristau aurreko mitologia eta ohituretara jo du. Baina, historia ezagutu egin behar da kristau aurrekoa zein ostekoa eta ez eralgi bakoitzak nahi duen galbahe partzialetik. Halloween jaia erbestekoa da, gurean ere antzeko ohitura ezberdin zahar batzuk bizi izan arren leku-demboretan. Oraintsu, Gau Beltza edo Arimen Gaua izenez bateatu da ospakizun  hau eta mozorrotuz folklorizatu eta komertzializatu. Ezagutze gisa, On Jose Miguel Barandiaranen Etniker taldekide lez, nire Gorbeia inguruko Etno-ipuin eta Esaundak I eta II liburuetan, Gaueko Arimen inguruko hainbat ipuin, esaunda eta ohitura polit batu dut herritarren euskera eder eta aberatsean. Arimen eguna errespetu handiz bizi izan dugu Euskal Herrian. Herririk hara jasotako altxorra, zor diogu herriari etorkizunera bideratze bidean. Kristau aurreko mundu paganora jotzea ondo dago baina ostekoa ere ezagutu behar da euskal kulturak historian zehar garai biak bizi izan dituelako bizitzaren joan-etorrian. Beraz, sinismenduna izan edo ez, historian zeharko herri ohitura paganoak zein kristauak errespetatzea ondo legoke Aita J.M. Barandiaranek egin zigun bezala. Aita Barandiaran, besteak beste, apaiza, antropologoa, etnologoa eta arkeologoa izan genuen eta bere aro bietako euskal ekarri kulturala goi mailakoa izan dugu. Zaindu dezagun euskaldun egiten gaituen euskera eta euskal kultura etorkizunean! 
Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.