Arauen beharrik ez – Mt 22, 34-40

2026 Urr 26

Legea errazagoa zen, Jauna.
Arau zehatzak, asko izan arren:
“Egin ezazu hau”,
“Ez egin beste hori”…
Bazenekien zer, noiz eta nola egin!

Jesusek zioen honetan, berriz:
Norberak erabaki behar du
kasu bakoitzean maitatzea zertan datzan
eta lehentasuna zerk duen;
liburu santu guztien ordez,
erabakia errazten duten arauak eman beharrean,
hitz bakarra: maitasuna,
Jainkoaren eta neba-arreben maitasuna.
Eta gainera, bi maitasun horiek
garrantzi berbera dute!

Konfiantza handia jarri duzu nigan, Aita-Ama,
eta benetan eskertzen dizut:
gizakiok uko egin genion zure proiektuari,
jainko izan nahi izan genuen
eta baztertu zintugun;
zuk, ordea,
ez duzu ezer egin nahi izan,
guk parte hartzen ez badugu
eta zure proiektu hori
gure eskuetan –neure eskuetan– utzi duzu,
zu bezala baztertu ditudan neba-arrebetan
oihuka laguntza eskatzen didazula.

Eskerrak ematen dizkizut konfiantzagatik.
Nik zugan jartzen dudana
baino askoz handiagoa da;
ni neu neure buruaz baino
askoz gehiago fidatzen zara zu,
Ama-Aita.

Baina oso zaila egiten zait.
Sarritan pentsatzen dut,
zure proiektuaren aurrera egitea
nire eskuetan bakarrik badago…
ez duela aurrera egingo.
Lagun iezadazu zu maitatzen,
lagun iezadazu
baztertu eta baztertzen ditudan neba-arrebetan
haiek eta zu maitatzen.
Eta oihu egin iezadazu ozen haiengan,
bestelako araurren beharrik ez dudala gogorarazteko
eta maitasunaren arau bakarra ez ahazteko.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.