HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Urriak 2

Une hartan, hurbildu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdetu zioten: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?». Jesusek, haurtxo bati deitu, haien artean jarri eta esan zien: «Benetan diotsuet: Aldatu eta haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua haur honen antzera apaltzen duena, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau. Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxietsi! Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe zeruan».

Mateo 18, 1-5. 10.

“Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako bakar bat ere gutxietsi!” esaten digu Jesusek. Adierazpen honek munduari begiratzera gonbidatzen gaitu. Hain zuzen ere, gaur egun, munduari begira jartzen bagara, zenbat haur eta errugabe, zeruetako erreinuan handienak direnak, ari dira sufritzen eta munduko injustizia pairatzen!

Zoritxarrez ez zaigu zaila egiten gure erretinatik pasa diren irudietan antzematea bonbardeketen ondorioz, gose eta gaisotasunen ondorioz edo migrazio behartuen ondorioz, nor izan daitezkeen gutxietsitako txikiak.

Kontuz! Gure esku dagoena egin dezakegu, bai, eta arduraz hartu behar dugu hau hutsala iruditzen bazaigu ere. Eta hortik aurrera, gure otoitza eskaini eta Jainkoaren eskuetan jarri.

Har dezagun bada tarte bat zeruetako erreinuko handienak ekartzeko gogora eta gure barrua mugitzen utz diezaiegun gutxietsi ez ditzagun inolaz ere.

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.