HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 29
Aldi hartan, Jesusek Natanael beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeriarik gabea». Natanaelek esan zion: «Nondik ezagutzen nauzu?». Jesusek erantzun:
«Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zinela, ikusi zintudan». Natanaelek erantzun zion: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo erregea zara». Jesusek erantzun: «Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako, sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu». Eta esan zion, gainera: «Egi-egiaz diotsuet: Zerua zabalik ikusiko duzue eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gain».
Joan 1, 47-51.

A zer begiekin begiratuko zion Jesusek Natanaeli bere zintzotasuna antzemateko, nola igarriko zuen Jesusek bere gizatasun eta osotasuna! Aurreiritzirik gabe, askatasun eta maitasunez betetako begirada ziurrenik.
Jesusen begiradak gure bihotz eta barruan dagoena ikusteko eta sentitzeko ahalmena du, sakontasuna eta freskotasuna uztartuz, esperientzia eta berritasunaren ilusioaren arteko konbinazioa.
Honez gain, erreparatu diezaiokegu edukiari, Jesusek Natalaenengan zer ikusten duen horretan: faltsukeria eza eta zintzotasuna. Eta hauek aitortzen dizkion momentuan, guri ere adierazten digu zein garrantzitsuak diren bi alderdi horiek Jesusen inguruan ibili nahi dugunontzat. Batzuetan gure burua txuritzearren edo politikoki zuzenak izatearren, gai garelako egia izkutatzeko, egia ez defendatzeko edo isilik egoteko.
Emaiguzu Jesus zure begirada garbia eta sakona zure jarraitzaile zintzoak eta ausartak izan gaitezen.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments