Mahastira joan nahi dut – Mt 21, 28-32

2026 Ira 28

Onartu behar duzu, Jauna,
batzuetan gauza zailak,
edo nekagarriak eskatzen dituzula:
“Zoaz mahastira lanera,
nire seme-alabak zaintzera,
gauzak nik nahi dudan bezala doazela ziurtatzera…”.
Eta nik, egia da,
ez dut beti zure nahia onartzen.

Noizean behin ezetz esaten dizut:
nekatuta,
alperrik lan egiten dudalakoan;
edo nazkatuta,
mahastian ere goragalea eragiten duten gauzak
ikusten baitira, badakizu;
edo, besterik gabe,
momentu horretan beste zerbait interesatzen zaidalako…

Beste batzuetan, ordea,
baietz esaten dizut,
joango naizela, alegia,
zure proiektuan lan egingo dudala…
Baina ez naiz joaten!
Engainatu ahal zaitudalakoan edo!

Zuk, berriz,
behin eta berriro deitzen didazu mahastira,
behin eta berriro eskaintzen didazu beste aukera bat,
behin eta berriro egiten didazu irribarre,
ulertzen eta maitatzen nauzula adierazteko.

Eskerrak ematen dizkizut, Aita-Ama,
zure proiektuan lan egiteko eskaintza eginez,
nigan jartzen duzun
eta merezi ez dudan konfiantzagatik;
eskerrak, eskaintzen didazun aukera bakoitzagatik;
eskerrak, lehenagoko eta oraingo joan bataiatzaileengatik,
zure bidearen berri iradokitzen didaten
emakume eta gizon guztiengatik.

Deitu behin eta berriro
zure proiektuan lan egitera
eta ez hartu kontuan
inoiz edo behin ezetz esaten badizut:
proiektu horretan parte hartu nahi dut!

Utzi, beharrezkoa bada,
nire bekatuetan:
nire miserietan,
nire traizioetan;
horrela apal agertu beharko dut
neba-arreben aurrean
eta laguntzeko eskatuko diet,
eta euren laguntza onartu.

Mahastira joan nahi dut, Ama-Aita,
nahiz eta noizean behin ezetz esan,
edo, baietz esanda ere,
hara ez noan arren.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.