HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 15

Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, honen ondoan, maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari:

«Emakume, horra hor zeure semea!». Gero, ikasleari esan zion:

«Horra hor zeure ama!». Eta orduz gero ikasleak bere etxean hartu zuen.

Joan 19, 25-27.

Behin baino gehiagotan larrituko zen Maria bere Semeaz. Ba, hainbatetan babestua izandako hori, gurutzean egoerarik larrienean zintzilikatuta dagoela, amari mintzo zaio goitik behera babes-esaldi soil eta sendoa luzatuz. Aurrerabiderik izango duela adieraziz. Zein baina? “Ama, neu desagertzean ez zara bakarrik geratuko”. Nola? Ikasleak bere etxean hartu eta zainduko zaitu. Zuzeneko esaldi hark testamentu idatzi batek baino mezu sendoagoa eman zion amari.

Zenbait gurasok ere seme-alaben une zailak zaindu behar izaten dituzte. Une horietan daudela, apurtxo bat bada ere, hitz sotil eta laburrez babestu ditzakegu. Lehen urrats modura behintzat: hurbil iraun eta bidetxoren bat proposatu. Ezer esan gabe bada ere, jasaten ari diren minaz konturatzen garela azalduz. Badakigu onuragarria bilakatzen dela horrelako hurbiltasun apala, baita bake giroren bat ere abiatu dezakeela.

Eta guk geuk, egoera mingarriren bati eutsi beharrean garenean, Jesusen hurbiltasuna senti dezakegu. Nahiz eta ez jakin zein leiho berri zabalduko zaigun.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.