HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 12

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ezta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. Bere fruituetatik antzematen zaio zuhaitzari; elorritik ez da pikurik biltzen, ezta sasitik mahatsik hartzen ere. Ona denak ona ateratzen du bere barneko ondasun-altxorretik, eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik; ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna!” eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Erakutsiko dizuet noren antzeko den nigana etorri eta nire hitzak entzun eta betetzen dituena: etxea eraikitzean, zulatu, sakondu eta zimenduak harkaitzean hartu zituen gizonaren antzekoa da. Uholdea gertatzean, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo eraikia baitzegoen. Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lurgainean, zimendurik gabe, eraiki zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur-boladak eta berehala erori zen eta erabat porrokatua gelditu».

Lukas 6, 43-49.

Zer egin behar da, baina, sakondu –eta zimentu sendoak jartzeko? Teologia ikastea bururatzen zaigu sarritan. Baina teologia bera ez da nahikoa, ezta funtsezkoena ere, Jesusek berak esan baitzuen gauza hauek jende xumeak ulertzen dituela. Honetan zeinek bere bidea bilatu beharko du, Jainkoak modu desberdinetan deitzen baitigu. Baina zalantzarik gabe, otoitzak lagun diezaguke bilaketa horretan.

Gure eguneroko bizitza Jesusen hitzekin, ebanjelioekin alderatzen badugu, Jesusek dioskunera hurbilduko gara pixkanaka. Eta aurkitzen dugun horren aurrean, eskerrak eman ditzakegu, eta Jaunari eskatu. Bi gauza hauek sakontzen eta zimenduak ezartzen lagunduko digute.

Jainkoa gure historiatik noiz, nola, zeren eta noren bidez pasatu den arakatu eta horregatik eskerrak emez, Jainkoan momentu bakoitzean proposatzen diguna egiteko argia eta indarra eskatuz, sakondu egingo dugu, baita oinarri onar jarri ere.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.